Gure garaiaren questioa

  • Luther Blissett, Q. (Mondadori, 1999). 753 orrialde.

    Apaletan paper berriak izango dituzu, joan den astean erosiak, sortzekoak diren hautsen ohatze zuri. Ez da zentzuzkoena 800 orrialde inguruko liburukote bat hona ekartzea, noiz eta Durangoko Azokaren biharamun buruminezkoan. Ausarta –ergela– XVI. mendean girotutako nobela italiar hau gomendatzera –edo ez– datorkizun hau, kasu egin eta irakurriko duzulakoan, erosi gabe bada ere.
Luther Blissett, Q
Luther Blissett, Q
Dena da pixka bat arraroa, pixka bat diferentea eta pixka bat azaldu beharrekoa Luther Blissetten Q-n. Egilea, hasteko: izena entzunda futbolsofian katedradunari A.C. Milan taldean 1980ko hamarkadan jokatu zuen aurrelari jamaikarra etorri zaio burura. Formateatu diskoa. Nom de plume bat duzu Luther Blissett, pseudonimo bat, atzean egile kolektiboa gordetzen duena. Europa osoko kultur ekintzaileek erabili izan dute deitura hori. Q nobela mugimendu horretako lau kide bolognarren fruitua da, 1999an argitara emana.

12 hizkuntzatara itzuli dute Q, –”etxeko” erdaretara ere bai– eta kritikariek Umberto Ecoren Arrosaren izenarekin alderatu dute. Konparazioak gorrotagarriak dira, zer esanik ez horrelakoak, baina nobela honi merituren bat aitortu behar zaio. Bat, irakurterraza izanda ez dela modan dauden eleberri historikoen txikle bideetatik abiatzen.

Argumentua dugu beste puntu indartsua; istorioa Alemaniako lurraldeetan abiatzen da, Luterok hasitako Erreforma bururaino eraman nahi duten anabaptisten altxamenduarekin. Protagonista behin eta berriro ibiliko da ihesean, Erromako Giovanni Pietro Carafa kardinalaren aginduetara dabilen Q izeneko espioiaren hatsa lepazurrean. XVI. mendeko erlijio gatazken irakurketa marxista –edo– eskaintzen du nobelak; gaur egungo Europaren alegoria izan nahi du istorioak. Anabaptismoa 1960 eta 70eko hamarkadetako mugimendu ezkertiarren pareko azaltzen da. Europan derrigorrez ezkutuan ibili behar du protagonistak eta azkenerako Otomandar Inperioan aurkituko du sosegua.

Gure garaien ispilu: ezkerretik idatzitako istorio onak ere ez dira boterearen jazarpena salatzetik harago joaten. Ez dago alternatibarik, bizirautea baizik. Ispilu hautsiak, inondik ere: Mondadori argitaletxeak zabaldu dizu mundura liburua, Marina Berlusconik –esan behar al dut noren alaba den?– kontrolpean duen argitaletxeak.

ASTEKARIA
2007ko abenduaren 16a
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude