Egonkortasuna

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Egonkortasunak ez du prentsa onik. Are gutxiago l'enfant terriblearenak egitea honenbeste gustatzen zaigun Euskadi honetan. Hala ere, nire ilobek gerrarik gabeko hirugarren belaunaldia osatzen duten Europan, egonkortasuna da segurutik sekula izan diren iraultza historikoetarik handienetakoa.

Hainbatek besterik uste arren, egonkortasuna ez da betiko betikoek diru gehiago egin dezaten, ezta administrazio publikoak merkatuan eraginik ez dezan izan ere. Ez, egonkortasuna ez da kontserbatzailea, demokratikoa, soziala eta ekologikoa baino.
Egonkortasuna demokratikoa da, joko demokratikoaren fruitu delako, herri-ituna dakarrelako, gizabanakoen eskubideak eta askatasunak segurtatzen dituen bakarra delako.

Egonkortasuna soziala da, egonkortasunik ezak indartsuenaren legea behartsuenen kaltetan ezartzen duelako. Lanpostu-kalitatea, pentsio-segurtasuna, ekonomia-sendotasuna edota gizarte-elkartasuna egonkortasunaren ondorio direlako.
Eta egonkortasuna ekologikoa da, globalizazioaren “gutasunak” ingurumenaren defentsa areagotzen duelako; gure erantzukizuna “besteei” edo “gerokoei” leporatzeko tentaldia uxatzen digulako.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...