210 euro gazteak emantzipatzeko

  • Espainiako Gobernuak, autonomia erkidegoekin kolaboratuz, 2008. urtearen hasieran Emantzipaziorako Errenta izenekoa jarriko du martxan. Horri esker, zenbait baldintza betetzen dituzten gazteek hilero 210 euroko diru-laguntza izan dezakete etxebizitza alokatzeko.

2007ko abenduaren 10ean
Etxeen eraikuntza
Etxeen eraikuntza130
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako gobernuak norberak bere kabuz bizi ahal izatea ahalbidetuko duen Errege Dekretua onartu du. Hori dela eta, 22tik 30 urtera bitarteko gazteek, urtean 22.000 euro gordin baino gutxiago irabazten badituzte eta beste hainbat baldintza betetzen badituzte, hilero 210 euroko laguntza eskuratzeko aukera izango dute. Gehienez ere, lau urteko diru-laguntza izango da. Aurreikusitakoaren arabera, asmo hori 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da, autonomia erkidegoekin kolaboraziorako hitzarmenak sinatzen direnean. Babes horien bitartez lehenengo urtean gutxi gorabehera 360.000 pertsonari laguntzeko asmoa dute, errenta kontratu bakoitzeko bi maizterri. Informazio hori Etxebizitzarako Ministerioak www.alquilerjoven.es webgunean dauka.
Etxebizitza alokatu nahi duten gazteentzako diru-laguntza formula berri hori mesedegarria izan daiteke, jakinda gazteek etxea erosteko eta bikoteko bizitza aurrera eramateko zailtasun anitz dituztela. Badakigu Hego Euskal Herriko etxebizitzen prezioak Espainiar Estatuko garestienetakoak direla; beraz, alokairuaren bidearen aldeko apustua egiten ari dira. Hala ere, plan horiek aurrera eramateko, alokatzeko etxebizitzak behar dira eta autonomia erkidego guztiek ezin dute baldintza hori bete. Euskal Autonomia Erkidegoan, esaterako, 2009ra arte aurreikusita zeuden alokatzeko pisuen %25a baino ez da eraiki iaztik.

CISen azken Barometroaren arabera, etxebizitzaren arazoa da Espainiar Estatuko biztanleen kezka nagusia; “langabeziak eta terrorismoak baino ardura handiagoa eragiten die”, eta orain arte herritarrentzat horiek ziren kezkarik larrienak. Era berean, beti ere aipatutako Barometroak dioenez, herritarren %67,2k uste du baliabide publiko gutxi erabiltzen dela etxebizitza politikarako. Iaz %65,5ak zuen iritzi hori. Dena dela, CISen aurtengo Barometroa Errege Dekretua ezagutarazi aurretik egindakoa da.

Laguntzak norentzat eta zenbatekoak

Alokairuko laguntzak jasotzeko eskubidea izango dute, oro har, 22 eta 30 urte arteko adina izan eta urtean 22.000 euro gordin baino gutxiago irabazten dutenek. Europar Batasunekoak ez diren atzerritarrek behin betiko bizileku baimena beharko dute. Alokatzeko antzeko beste ekimen batzuetan ez bezala, kasu honetan etxea alokatzeko prezioak ez du mugarik; Etxebizitza Ministerioaren arabera, irabazien muga nahikoa da laguntza eskuratzeko.

Lehen eta bigarren mailako senideek –aiton-amonak, aitaginarreba-amaginarrebak, osaba-izebak, gurasoak, neba-arrebak eta koinatuak– alokatzea debekatuta daukate. Horren helburua iruzurrik ez egitea da. Laguntza horiek eskuratu nahi dituztenek diru iturri erregularra eta gutxienez sei hilabeteko lana dutela erakutsi beharko dute. Soldatapekoak izan daitezke, autonomoak, ikerketa bekadunak eta ordaindutakoaren araberako prestazioak zein laguntza prestazioak hartzen dituztenak.

Gazteek euren kabuz bizi ahal izateko eskainitako diru kopurua hilero 210 eurokoa da, gehienez ere lau urtez. Alokatutako etxebizitza pertsona bat baino gehiagoren izenean badago, laguntzaren kopurua banatu egin behar da, baldintzak betetzen dituztenen artean. Horrela egoera jakin batzuk saihestea lortu nahi da: demagun hiru pertsonek 600 euroren truke etxe bera alokatzen dutela; gehienezko laguntza eskatuz gero, errenta doan aterako litzaieke eta 30 euroko irabazia lortuko lukete. Aipatutako laguntzaz gain, abalaren finantzaren kostuari aurre egiteko 120 euro eta fidantzarako 600 euroko interesik gabeko maileguak emango dira –kontratu berrietarako eta behin baino ez–.

Non eta nola eskatu

Diru-laguntza jasotzen duen maizterrak etxearen jabeari alokairua ordaintzen diola bermatzeko, Errege Dekretuak derrigortu egiten du, errenta eta laguntza, banketxe berean helbideratuta izatera. Hartara, banketxeak laguntza eman baino lehen ziurtatu egin beharko du maizterrak hileko ordainketa egin duela.

Laguntza kudeatzea autonomia erkidegoen eginkizuna da. Bertako Etxebizitza zerbitzuetan agiri hauek eman behar dituzte: interesdunaren NA, Gizarte Segurantzako zenbakia edo baliokidea, etxebizitzaren helbidea eta katastroaren erreferentzia, errentaren kontratua, titular kopurua eta maizterraren eta etxearen jabearen banketxeko datuak. Oraindik etxebizitzarik ez duenak ere eska lezake laguntza hau. Pisua aurkitzeko behin-behineko eskaria onartu dela iragartzen zaion unetik, hiru hilabete ditu errenta-kontratua aurkezteko. Etxea kokatuta dagoen autonomia erkidegoan dokumentazioa aurkeztu ondoren, erkidegoak bi hilabete baino lehen hartu behar du erabakia. Eskaria onartuz gero, interesdunari edo interesdunei eta Ministerioari jakinaraziko die. Erakunde honek eskaria aztertuko du eta baimena eman ordainketa finantza-erakunde kolaboratzailearen bidez egin dezan.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude