Idi-bihotzarboladia

  • Aurtengo udazkena aparteko jantzi dutenen artean, hostajeari egoskor eusten dioten zimelkorrek ez bezala, idi-bihotzarbolak dagoenerako erantziak ditu udazkeneko moda erakustaldirako hautatu zituen janzki horiak. Txalo-zarta eta laudorio ugari izan du oraingoan; izan ere, horizaletik ez da sekula faltako.
Idi-bihotzarbola
Idi-bihotzarbolaren lorea
XVI. mendean Ameriketatik, Lenape indiarren lurraldeetatik, ekarri eta landatu zituzten lehen aleak Europan; ezagutzeko lehenik eta parkeak edertzeko baino ez, gero. Lehengo mendearen azken laurdenetik atzera, berriz, ondo geurea dugun pinuari zaion fobia orekatze aldera hostoa galtzen duen edozein zuhaitz jarri da. Gipuzkoan, batik bat, idi-bihotzarbola tartean. Basogintzan ari den baten batek, nondik edo handik, zuhaitz honen zurak Ameriketan duen ospearen berri izango zuen eta “geurera nola moldatzen den proba egin dezagun” esango zuen. Han-hemenka sailen bat ikusten da. Ez da gehiegi zabaldu, eta ez al da zabalduko! Bere zurak amerikarren begitik ikaragarrizko balioa du. Gure talaiatik, aldiz, eskasa da zeharo. Garai batean zuhaitz honen zuraz egin ohi ziren gauza gehienak –kutxatxoak, jostailuak, kanoak...– beste gairen batekin egiten dira egun. Beraz, materialetarako behintzat idi-bihotzarboladirik ez dezazula landatu, gero! Lorealdia gustuko, udazkeneko janzkien zaldaineko ikuskizuna, bi mende t'erdi izango dituenean baten batek estimatuko duelakoan... zuhaitz hau landatzeko arrazoi faltarik ez da. Besteak beste, osasuna.

Osasuna, bai. Nerbio sistema eta bihotza bera ere kitzikatzeko gai den tulipiferina alkaloidea du azalean. Egundainotik goi, azal honen egoskin edo ura hezueria, urdaileko eta hesteetako gaitz kronikoak, disenteria, eztula eta histeria dutenen suspergarri erabili izan da. Azal-ur honek azala garbitzen digu, zauri, zaldar... Haziak eta zainen azala zizareak botatzeko onak dira eta azal berria gordinik martxekatzea afrodisiakoa da. Osasun beraren alde, zuhaitzaren erroa zenbait garagardo berexin ongarri gisa darabilenik bada. Limoi-lurrin amiñi gozoa eransten omen dio.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude