Izenak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Markos Zapiain idazle irundarrak Txillardegi eta ziminoa (Susa) saiakera literarioa argitaratu du. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren eleberrietan, 1957an idatzitako Orangutanen ugartea ipuinetik hasi eta aurki kaleratuko duen Horretaz saiakera bilduma arte, animaliek –tximinoek bereziki– duten presentzia aztertu du Zapiainek liburu horretan.

 

Aitzol Mendiola izango da Iruñeko Bertso Eskolako lehendakaria, eta Erika Lagoma idazkaria. Hilaren 24an aurkeztu zuten Iruñerriko gaztetxoen artean bertsolaritza sustatzea helburu duen eskolaren proiektua.

 
 

Francisco Calvo Serraller (Madril, 1948) irakasle eta arte kritikaria izango da Jorge Oteiza Katedrako zuzendari berria. Pedro Manterolaren lekua beteko du Calvok. Oteiza Katedra bost urtez zuzendu du Manterolak: “Artea zirku itxurako ikuskizunetik bereizi egin beharra dago, sakontasunaren bila. Egin dugun guztia ez da nire gustukoa izan, baina uste dut orokorrean, lanak merezi izan duela”.

 

Kloratita taldeak Inoiz baino gehiago... komunismoa (Musikherria) izeneko disko bikoitza kaleratu du. Iazko abuztuan Gasteizen grabatu zuten kontzertua eta Venezuelako Sontizon taldearen A todo 11 le llega su 13 diskoa bildu dituzte lan horretan. Euskal Herriko eta Venezuelako egoerari buruzko 16 orrialdeko liburuxka ere aterako du.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...