Koldo Saratxaga larri egon diren enpresei irabaziak izaten lagundu dien profesionala da. Aurretik beste esperientzia batzuk izan arren, 1984az geroztik kooperatiba munduan murgilduta dabil –Etorki-n, Lankide Aurrezkian, Urola-ko zuzendari nagusi lanetan, edo Irizar-eko proiektuaren koordinatzaile nagusi modura, baita Irizar Group-eko presidente gisa ere–. Ez da nekatzen esateaz enpresak pertsonetan oinarrituz antolatu behar direla, haien sormenean, parte hartzean eta inplikazioan funts hartuz, hori delako enpresak organizatzeko modurik eraginkorrena. Eta ideia horretan eta hainbat enpresatan izan duen eskarmentuan oinarrituta Harreman-estilo berri bat. Egiteko dagoen organizazioen aldaketarako liburua idatzi du.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!