Adierazpenak

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Oskar Condek Xirikan: "Egungo merkatu diskografikoaren krisialdiak halabeharrezkoa bihurtu du auto-ekoizpena. Talde txikiek eta ezezagunek disko baten ekoizpenak suposatzen duen gastuari aurre egin behar diete, nahiz eta diskoetxe baten barnean egon (...) Nik dena ordaindu behar badut, zergatik ez nik neuk dena egin eta nire erara gainera? Gaur egun, Internet sarearen zabalkundearekin, eta honek ematen dituen erraztasunekin tresna boteretsua dugu musikaren difusioa bermatzeko;.

 

Claire Lacarrak Mintza aldizkarian: "Jendeak, oro har, emaztearen ahotsa musika goxo edo politarekin lotzen du, eta erakutsi da emazteek rocka lantzen ere badakitela. Manera horretan, musika mota anitz jorra ditzakegu, baita ahots indartsu eta oldarkorrak erabili ere. Nik uste dut emaztekiek, gizonek bezala, emozio guziak adierazten ahal dituztela, eta hor kokatzen dira bortizkeria eta indarra ere. Niretzat nehork ez du musika guziaren monopolioa. Musikariak gara gure sexuaren gainetik".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...