Izenak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Cristobal Molon animaziozko lanak film luze onenaren saria irabazi du Cordobako (Espainia) Animacor jaialdian. Iñigo Berasategi eta Aitor Arregiren filmak 12.000 euroko saria jaso du.

 

Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarrak 1977ko errealitate soziala islatu du Elvis hil zen urtean (Elkar) liburuan. Edu, Rober eta Etxe dira nobelako protagonistak. Istorioa herri industrializatu batean gertatzen da, euskaldunak eta erdaldunak kopuruz berdintsu diren herrian. Mendigurenek dioenez, “herri hori izan liteke Ordizia, Andoain edo Bergara”, beste mordoxka batekin batera.

 
 

Mikel Urdangarinek Anek idatzi dit zutaz diskoa kaleratu du. Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Nika Bitchiasvili, Saihela eta Koldo Uriarte izan ditu alboan Zornotzako musikariak. Abenduaren 7an aurkeztuko du lan berria Durangoko Plateruenan.

 

Xabi Otero (argazkilari iruindarrak Euskal Herria Esentziak izeneko erakusketa jarri du ikusgai Iruñeko Contraluz galerian. Bere zenbait liburutan –Basque; Aezkoa, el Pirineo vasco...– bildutako argazkiak jaso ditu bertan. Azaroaren 30a arte izango da zabalik erakusketa.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...