Irailaren 19tik azaroaren 21era, 46 pertsonak deklaratuko dute Irungo Auzitegian Gipuzkoako Foru Ogasunean ustez gertatutako iruzurraren lekuko eta kaltetu bezala. Han izango dira euren zerga-zorrak Irungo bulegoko zuzendari ohiari, Jose Maria Bravori, ordaintzea adostu zutenak. Bravo da auzipetu nagusia eta egun, behin-behineko espetxealdian dago, ustez sei milioi euroko iruzurragatik. Bere anai eta EAJko senatari Victor Bravok dimisioa aurkeztu zuen. Akusazioaren arabera, Bravok beherapenak eskaintzen zituen zergetan eta txeke zein eskudiruzko ordainketez jabetzen zen. Horretarako dirua bere kontu korronteetan sartzen zuen, baita hamasei merkataritza-sozietate eta hamalau higiezin enpresatan ere. Horrela, 1,5 milioi euro gutxienez bereganatu ei zituen. Bravok zergapetuen zorra kitatua bezala agerrarazi edo zergaduna kaudimengabetzat jotzen zuen. Ondorioz, Ogasuna bost milioi euro jaso gabe geratu zen. Gertaerak 1995. urtean hasi ziren. Urte gehiegi iruzurra orain arte argitaratu ez izateko. Zerbait sakonagoaren azken muturra ote? Politikari batzuek zer edo zer “usaindu”, alfonbra altxatu eta berriz ere bere lekuan jarri ote zuten? Erantzukizun penala epailearen esku geratuko da. Batzar Nagusietako Ikerketa Batzordeak argitu beharko du berriz erantzukizun penala. Egiteagatik edo egiten uzteagatik. Eta ordain dezala dagokionak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...