Hardcore arima duen eskola zaharreko punka

  • Captain Nemo::1.280 Euskal Hiria

    autoekoizpena

    iraupena ::31´34´´

    prezioa ::10€

Captain Nemo
Captain Nemo
Aspaldian urpean ibili ostean, Captain Nemo bigarren lan luzea aurkeztera etorri da. Metak desagertuta, autoekoizpenaren alde egin dute, beraien aurrekari izan ziren taldeek –Eskoria-Tza, Karkaxa, Naun, Heriotza, Fist Fucking…– egin zuten bezala. Euskal Herrian nagusi den porlana eta ustelkeria salatzen dute izenburuan, eta hardcore arima duen punk indartsua, ostia txarrekoa egiten dute. Hala ere, nabarmendu beharra dago disko honetan kantu rockeroagoak eta pixka bat lasaiagoak idatzi dituztela. Horien artean oso bitxia da ahaztutako Jotakie taldearen Neu onena kantuaren bertsioa egin izana. Kantu horri indarra eta abiadura batzeaz gain, Arturo NCC-La Perreraren gitarra riff bereizgarri eta haizezko instrumentuekin asko aberastu dute. Karlos Osinagarekin batu dituzte osagarri guztiak Bonbereneako sukaldean.
Captain Nemo
«Boterea dutenei kontra egiteko modua da gutxiago kontsumitzea»

1.280 Euskal Hiria: ustelkeria, porlana… Euskal Herria eraldatu egin dute?


Izenburuarekin salatu dugu ahoz aho duten Euskal Hiria ez dela jende arruntarentzako; gutxi batzuk aberasteko kontua da. Izenburua osatzeko ideia Jim Thompsonen 1.280 arima liburutik hartu dugu. Liburu horretako protagonista Nick Corey sheriff ustela da.

Bagdadeko morroia. Zer egin dezakegu Irakeko inbasio eta sarraskia geldi dadin?


Gutxiago kontsumitu beharko genuke. Hori da daukagun arma garrantzitsuena boterea dutenei kontra egiteko.

Jotakie taldearen kantu baten bertsioa egin duzue. “Lehendakaria izan nahiko nuke” dio kantuak. Zer egingo zenukete ardura hori hartuz gero?


Ia ezinezkoa da kaletar bat politikaria izatea; baina hori lortuz gero, politikarien soldatak desagerraraziko genituzke; borondatezko lana bihurtu.

Disko honetan, hardcorearen espirituari eutsi arren, punk-rock gitarrerora jo duzuela esango nuke…


Guk ez dugu aurretik kantuak nolakoak izan behar diren pentsatzen; eta kantuak konposatzeko orduan hardcorea dugu oinarri, baina egia da emaitza aurrekoa baino apur bat lasaiagoa dela. Ez dugu geure burua Buenawixtako taldeen parean ikusten; ez da hain punk-rocka, baina egia da AEBetako 80ko hamarkadako punka maite dugula.

“Ispilua, mila zatitan hautsiko haut”…


Hitz hori idazterakoan Lazkao Txikik bere buruari idatzitako bertso bat hartu genuen oinarri.

Lan hau autoekoiztu egin duzue. Zaila izan da ur azpitik zuek bakarrik lehorrera itzultzea?


Neketsua izan da. Ez gara profesionalak, eta denbora ateratzea gero eta zailagoa da. Hala ere, autoekoizpena ez da arrotza guretzat, eta ez da lehenengo aldia. Bide egokiena da, eta are gehiago gauzak dauden moduan.

Taldean aldaketak izan berri dituzue.


Bai. Lander ez dago taldean, eta bere ordez Errastik hartu du baxua. Zuzenekoetan, berriz, sorpresa basatia izango dugu.

Azkenak
Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

https://www.argia.eus/albistea/estatu-terrorismoa-harro-babestu-du-barrionuevo-barne-ministro-ohiakDatorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria,... [+]


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Eguneraketa berriak daude