Izenak


2007ko azaroaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Miren Agur Meabe lekeitiarrak Haur eta Gazte Literaturari dagokion Euskadi Literatur Saria irabazi du, Urtebete itsasargian (Elkar) liburuarekin. Juan Bas bilbotarrak jaso du Gaztelerazko Literaturari dagokion saria, Voracidad (Ediciones B) lanari esker.

 

Sabin Salaberri musikari aramaioarrari emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria aurtengoan, “sorkuntza, dibulgazio eta musikaren irakaskuntzan Araban egindako lanagatik.

 
 

Eusko Legebiltzarrak Liburutegi Legea onartu du. Alderdi guztiek babestu dute lege berria, EHAK taldeak izan ezik. Euskadiko Liburutegia eratzeko lehen pausua eman du horrela Legebiltzarrak. Euskadiko Liburutegia sortzeko legea aurki aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak.

 

Koma talde iruindarrak bere zazpigarren diskoa kaleratu du: Sakeo (Maldito Records). Metal zaporeko hamahiru kanta bildu dituzte lan berrian.

 
 

Jesus Olasagasti pintorearen (Donostia, 1907-1955) margolanak jarri dituzte ikusgai Donostiako Kutxa Boulevard aretoan. Erakusketa abenduaren 9a arte izango da zabalik.

 

ASTEKARIA
2007ko azaroaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...