Gorritea

  • Datozen bi ilbeheratan lurperatu behar dira baratxuri begiak. Lan horietan aritzen den edonorentzat erein litzatekeena, mizto zorrotzen ahotan landatu esan behar da, ugalketarako hazirik ez baita erabiltzen, landarearen zati bat, begia, baizik. Begiak lurperatzen eta ezin ba ikusi! Baldin eta gero luze jasotzeko bada. Azaroko edo abenduko ilbeheran landatu. Zuria bezala gorria.
Luze baino sekulako jasotako gorriei bueltaka aritu naiz ingurukoekin azken hilabete honetan. Sagardo sagarretaz, fruitu kozkor gorrietan gozatzen diren zuhaiska zakarretaz, udazkeneroko landareen azpikogonen erakusketaz... Aurtengo gorriak ez ditut inoizko inongo artxibotan jasoak, sekulako disko gogorrean.

Sagarretan, beti heltze-bide berde-hori-laru soila egiten duten barietateak –bi urtebiak, urtebetea, txalaka, gezamina...– muxu-gorriak azaldu dira aurtengoan, bateren bat ezezagutze bidean nahasteraino ere...

Hostoak dira, hala ere, aurtengo gorriaren modan pertxentenak; udazkenaren erakusleihoan muturreko galanta hartuta atzera egin beharrean izan dira aurten horizaleak. Kontzertua zuten aurreragoko batean gorrikoteek eki-ekienean eta han ikusi genituen zuhandor harroak, ezpel hilezkorrak, arkakarats amonak, astigar frantses-muturrak, norteko haritz amerikanoak, gereziondo finak, elorri beltz beltzak, lertxun firinak eta sagar makatzak. Inguruetako koxkor gorrien usainak benetakoa zenaren berniza ematen zion hostoen kontzertuari, gurbitz sendoarenak, gorosti tentearenak, zuhandor ahantziarenak, otso-lizar ustetsuarenak, galzoriko hostazuriarenak...

–Zer dela eta ba aurten inoizko gorritea?

–Hozberoa gora behera...

ASTEKARIA
2007ko azaroaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude