Flandria askatua

  • Bi estatu berri sortuko dira aurki Europan: Eskozia eta Flandria.

    Belgikan 1965-1971 urteetan bizi izan nintzelako, bertagotik ezagutzen dut hura; eta, laburki bederen, Flandria zer den azaltzea niri tokatzen bide zait.
Txillardegi
TxillardegiDani Blanco
Bi estatu berri sortuko dira aurki Europan: Eskozia eta Flandria.

Belgikan 1965-1971 urteetan bizi izan nintzelako, bertagotik ezagutzen dut hura; eta, laburki bederen, Flandria zer den azaltzea niri tokatzen bide zait.

1990-1993 urteetan burutu zen erreformaren ondorioz, gaur egun Belgika Estatu Federala da .

Prozesua eta legeria zehazki ezagutu nahi dituenak badauka iturri bikaina: La Belgique Fédérale, Jacques Brassine CRISP, Dossier n.40, 1994; 379 orrialde. (Rue du Congrès, 35.1000, Bruxelles-Brussel).

Gure arteko batzuek, fede onez, herri kide baten bila begiratzen dute Flandriara.

Baina Flandria guztiz urruti dago gugandik. Guztiz aurrerago.

Alde askotatik izan dakiguke iturri. Hori bai. Flandrian hizkuntzaren arazoak izan duen zentraltasunaren aldetik, adibidez. Hemengo euskaltzalerik gogorrenak berak, beraska huts agertzen dira flandriar mugimenduan kokaturik.

Belgika 1830an sortu zenez geroztik 1930ra arte, frantsesa nagusi eta nederlandera gutxietsirik egon ondoren, azkeneko 80 urteetan flandriarrek pausoz pauso berreskuratu dute galdutako guztia, lurraldean eta instituzioetan. Guztia Brussel (Brusela) hiriburua izan ezik.

Eta orain azkeneko urratsa egitekotan daude. Alegia, Belgikatik alde egin, Flandria Estatu askatua eraikitzeko.
Eta lortuko dutela antzematen da.

Alde batetik, Belgika Estatu Federalean (9.979.000 biztanle ziren 1991an, 10,5 milioi gaur egun) gehiengo demografikoa direlako.

Hona hemen 1991ko kopuruak:

Flandriarrak: 6.007.000 bizilagun.

Frankofonoak: 3.972.000 bizilagun.

Ekialdean alemanez egiten duten gutxiengoa (65.000) Walonian daude administrazioaren aldetik. Brusselen, berriz, 238.000 bat dira nederlanderadunak; eta 716.000 bat frankofonoak.

Hitz batez: Belgikan flandriarrak dira gehiengoa (%60,2), eta frankofonoak gutxiengoa (%39,8).

Horrez gain, Waloniako industria eta ikatz-meategiak zaharkiturik gelditu dira; eta Flandria da gaur egun industria berriaren gunea eta ekonomiaren motor nagusia.

Brussel hiriburua elebiduna da legez (954.045 lagun; 1991an); de facto nagusiki frankofonoa delarik.

Orain dela lau hilabeteko hauteskundeak, Flandriar Kristau Demokrata alderdiak irabazi ditu; eta beronetako Yves Letermeri dagokio gobernua eratzea. Frankofonoek ezetz, eta baradera egin dute. Eta gobernurik gabe daude Belgikan lau hilabete honetan. Leterme moderatua ere, flandriarregia baita fankofonoen ustez.

Oraingoan flandriarrek Brussel/Hal-Vilvorde hautes-eskualdea puskatu nahi dute. Hal-Vilvorde Flandrian baitago, eta ez Brussel elebidunean.

Artean Vlaams Belang flandriar separatista alderdiko Filip Dewinter buruzagiak dio oraintxe dela une egokia Belgikatik bereizteko: “Ez dago belgikar hizkuntzarik, ez dago belgikar naziorik, ez dago belgikarrik ezer Albert erregea edo ez bada. Belgikarenak egin du. Gora Flandria askatua!”.

Geroak erranen. Baina fite heldu da eguna, ageri denez.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude