Dar Dar Produkzioak konpainiaren Gaurko menua obrak emango dio hasiera Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 25. edizioari. Ane Gabarain eta Lierni Fresnedo aktoreek hilaren 9an eskainiko dute antzezlan hori Izarraitz pilotalekuan. Azaroan euskarazko antzerkigintzak sortutako azken ekoizpenak ikusteko aukera izango da Azpeitian. Ostiraletan antzerkigintza berritzaileenaz gozatzeko parada izango da, larunbatetan umore ukitua duten obrez eta igandeetan familia osoari zuzendutako ikuskizunez. Azaroaren 10ean Bota patsa antzezlana (Txalo konpainiarena) izango da ikusgai, 11n Karabas (Golden Apple Quartet eta Kanpingags), 16an Bertso raperoak (Arizmendi ikastola), 17an Lapur zuloa (Kanpingags), 18an Ino, Ino, Ino, badator Bonbardino (Ane Mona), 23an Amamaren memoria (Pok eta Théâtre des Chimères), 24ean Hogeita bost urte... ta segi bueltaka (Lakrikun) eta 25ean Magia teilatuan (Txalo).
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!