Auto konpartituan (ipuin bat)

  • Bila etortzen zaizkion bitartean mp3 eta liburua aldi berean aditu eta irakurri ditu. Hotz da. Denboraz iristea gogoko izaten du, kale horretan autoek ez dutelako gelditzeko leku handirik. Berari itxarotea ez zaio inporta, Henryk Góreckiren eta Paul Celanen konpainia onean baldin bada, baina gaur, motxila pisutsua arretaz lurrean utzita ere, itxaronaldia luzetsi du. Lehen ikasturtean bere autoan, bakarrik, joaten zen fakultatera eta aparkatzea eromen hutsa zen.
Angel Erro
Angel ErroJosu Santesteban
Aurten baina, bi ikaskiderekin autoa eramatearen ardura txandakatzea erabaki du, bakoitzak aste batez. Inondik inora erosoagoa eta ekologikoagoa, zeren eta irakasle batek, elur ala eguzki bizikletaz datorrenak, esan ohi dienez, oraingo ikasleek bla, bla, bla... Eta arrazoia ez zaio falta, ikas zentro batera baino gehiago Volkswagen fabrikara doazelako inpresioa ulergarria da. Arkitekturak ere ez du irudi humanoagoa ematera laguntzen. Goizeroko sermoia izaten da hori, Zientzia Politikoko irakasle horrek beti aurkitzen du zertaz kexatu. Dibertigarria da, bere modura. Hasieran. Azkenean, bat-bederak bere golkorako pentsatzen du iritzi zutabe bat behingoz eman diezaiotela egunkariren batean eta has dadila eskolarekin. Praktikoak dira ikasleak. Behin batek galdetu zion kamiseta baino janzten ez duten gazteen kontrako diatriba azterketan sartuko ote zen. Egun horretan ez zen jada eskolarik eman.

Hala ere, azterketa nolakoa izan daitekeen ez da broma. Ospetsua da ikasleei kurtsoan zehar agintzen dizkien lanengatik. Hausnarketa lanak deitzen dizkie, eta batzuetan idatziz eskatzen ditu, gai xelebreenei buruz, besteetan ahoz, eta are inoiz praktikara eramate txikiak ere, berak esperientzia nanopolitikoak izendatzen dituenak. Horregatik ez dago azterketan zer galde dezakeen jakiterik. Joan den astean klasea bost multzotan banatu zuen eta talde bakoitzari zerbait ezberdina eskatu zion. Gaur bertan aurkezteko: Al Goreren sinesgarritasuna eta beraren loditze prozesu deigarriaren arteko erlazio posible guztiak sakonki zerrendatu. Ikaskide guztiak, edo gutxienez bi heren, terrorismoa bermatzeagatik kartzelaratzeko auto bat idatzi, Garzon epaiaren argumentuak erabilita. Norberto Bobbioren Eskubideen Denbora liburua goiti beheiti berridatzi ondoko premisei jarraituta, a) Bobbio emakumezkoa izan balitz, b) Bobbio komunista izan balitz, c) Bobbio emakumezko komunista euskaldun bat izan balitz. ETAren azken agiriaren testu iruzkin bat, ahal dela, erredaktatu duenak irakaskuntza sistema zein ikasturtetan abandonatu zuen zehaztuta. Nanoesperientzia bat ere agindu zuen, ohi bezala, eskutitz lakratu batean, ikasle gutxi batzuek jaso dutena, elkarren gordean. Horretarako, hain zuzen, Angelek bizkar zorroa bete du beharrezko guztiaz.

Autoa azkenik etorri da. Bertan, aurreko eserlekuetan, Ur eta Josi doaz eroso jarrita, hitz eta pitz. Atsegin joan da unibertsitaterainoko bidea. Eguna epelduz doa. Hezkuntza Fisikoko ikasleak campusean korrika egiten ikus daitezke. Klasikoak dioenez, orok erakusten du, mundu honetaz dugun ezagutzagatik, egunen batean beraien izter miragarriek lurraren azpian hartuko dutela atseden. Urrek atzerako ispilutik begiratu du zerbait esatera balihoa bezala edo hemendik gutxira gertatu beharrekoa baleki bezala. Angelek egiaztatu du motxilatik ez dagoela kalashnikovaren atalik, ez beste deus, agerian. Ez da horratik lasaitu.
Liburutegiko erlojuraino igo artean ez zaio gorputz osoaren dardarizoa joanen, eta agian orduan ere ez.
(To be continued?)

Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude