Jon Andoni Sarasola, Larogei Urteko Txistularia. Bere Txistuak 32 urteditu, Ta Danbolinak 47 Egiñak. "Bere Txistu Ta Tanboliñagatik Millaka


1967ko martxoaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jon Andoni Sarasola txistulariari elkarrizketa
Bedayo'tik
Jon Andoni Sarasola, Larogei Urteko Txistularia. Bere Txistuak 32 urte ditu, Ta Danbolinak 47 Egiñak. "Bere Txistu Ta Tanboliñagatik Millaka Pezeta Eskeiñi Dizkidate"
Gipuzkoa probintzian ainbat erri txiki badira ta oietako bat degu noski Bedayo. Bedayo, Txindoki ta Balerdi mendien artean dagon erritxoa da. Bedayo erria, ez dago lurrez oso alkartua, oso sakabanatua baizik.
Baserri bat emen, bestea zelai artan, urrengoa gaintxo artan, boste batzuk elizaren inguruan bildurik; danetara 48 bizilapun edo abitante izango ditu. Erri ortan txistulari bat ba da. Laister larogei urte beteko dituana. Ta bere baserrira iritxi naiz berarekin alkar izketa bat egiteko. Oraindik, gizona oso sasoiko dago. Iritxi nintzanean ere, arbitara joana zan. Baño berealaxe gureganatu zan. Ta asi gera alkar izketan.
Bere izena ta abizena, Sarasola'tar Jon Andoni da. Zumizketa baserrian ikusi zuan lenengoz argia pizten eta eguzkia Balerdi atzetik sortzen. Datorren urteko epaillaren 31'an beteko ditu larogei urte.
–Noiz asi ziñan txistua ikasten, Jon Andoni?
–Txikitan aoko soñua ikasi nuan. Beti izan det musikarako gogoa. Ogeitabost urtekin ikasi nuan, txistua jotzen.
Nor izan zan zure maixua?
–Nere maixua! Bi jaitan joan nintzan Arribe'ko txistulariarengana. Ta al nitun piezak danak, buruz artu nizkion ta gero batian eta bostian entzuten nituanak berealaxe ikasten nituan. Etxera etortzen nintzanean ere saiatzen nintzan, pieza alek gogoratzen; soroan lanean nebillela ere, beti pieza aiek gogoratzen aritzen nintzan.
–Arribe'ko txistulari arek, ze izen zuan?
–Alponso Zuanbeltz.
–Benbat errietan ibilli zera zure txistuarekin?
–Ez ditut danak gogoan baño, emendik Naparrura bitartean dauden erri danetan, ni nintzan txistulari.
–Zenbat pagatzen ziruten jai bakoitzeko?
–Lau peseta. Gero bazkaldu ondoren, etxetik-etxe ibiltzen nintzan, beste sei edo amar peseta biltzen nituan, ta pozik etxera.
–Ta zure gurasoak uzten al zizuten, aste egunean da nunbaitera joaten txistuarekin?
–Aldi batzutan, amabost egun ere segiduan egiten nituan, txistuarekin kanpuan. Ta etxeratzen nintzanean, aitak esaten zidan; baño noiz egin bear dituk etxeko lanak? Baño nik, kanpotik etortzen nintzanean, ardo pixkat ekartzen nien engañatzeko ta alaxe uzten zidaten.
–Zure txistu orrek, zenbat urte ditu ta zenbat pagatu zenduan?
–Nere txistuak orain, 32 urte ditu, ta 25 edo 26 duron erosi nuan Bergara'n.
–Ta tamboliña zenbatian erosi zendun?
–Basaburuako txistularr bateri erosi nion amar pesetan. Tanboliñ onek nerekin 47 urte daramazki.
–Zenbat pieza jakingo dituzu jotzen?
–Ez dakit ba nik, 50 pieza errex.
–Orain batzuk joko aldizkiguzu?
-Bai orixe ta gustora gañera.
Bere txistua ta tanboliña artu ta bere barrenera bildua gelditu zan ta an jardun zuan jota jo. Ta nola jo ere. Larogei urte ta oraindik birikak oso sasoiko ditu. Amaika pieza eder erakutsi zigun. Zinta magnetofonikan artzen genizkion. Ta azkenean berari jo genizkion ta ala zion: Janugoiko maitea, oraindik zer ikusi boar ote da mundu ontan. Au deabrukerin bat izango da ez? Erabat txokatuta galditu zan. Iñoiz ere ez zuan entzun berak nola jotzen zuan, ta ara larogei urtera iritxi ta nola entzun dituan.
–Jon Andoni, zenbat seme-alaba izan dituzu?
–Amairu bataiatuak. Gaur amar bizi dira.
–Zure senide tartean txistularirik bai al da?
–Ez, penaz esaten det ezetz. Nere semeei amaika aldiz adierazi diet baño ez da iñor sortu.
–Zure txistua ta tanboliña norako dira orduan?
–Nere txistua ta tanboliña au, beti ementxe geldituko dira baserrian. Millaka peseta eskeiñi dizkidate, baño ez nijoa iñori ematera. Nere oroigarritzat emen geldituko dire. Gero, bear ba da baten bat ere sortuko da ikasteko.
–Aizu, orain gazte izango baziña, berriz ere txistua jotzen ikasiko al zenduke?
–Bai orixe. Nik txistua jo ta besteak alaitzen zirala ikustean, neu ere poztu egiten nintzan. Izan ere gizonak egin boar duan gauza da auxe: besteak zoriontsu egin ta ori txistulariak beti egiten du.
–Ta Jon Andoni, zer esango zenieke gaurko txistulariei?
–Ba, aurrera, segitzeko gure oltura ta dantzetan eta edozein tokitan ta noiznai txistua jotzeko, ori da ta Euskalerriko musika jatorrena.
Emen bukatu genun alkar izketa. Bera oso pozik geldita da.
Ta esan digu berriz ere nai degunian joateko orrelako gauzekin bizkortu egiten dela ta. Guk, gure aldetik, urte asko opa dizkiogu gure artean. Agur egin ta berriz ere illuntze aldera etxeratu giñan. Juan Antonio Sarasola, txistulari zintzo ta jatorra. Txistua zabaltzen, txistua soñua za. baltzen alegiñak egiña, euskotarrak alaitzen saiatua, bere izena Euskalerri kondairan ta txistularien artean, inguruko erri ta errietarren artean gogoan geldituko da noski.
Eta ainbeste erri ta ainbeste garte ta zaarren artean, poza ta alaitasuna zabaldu duan txistulari onek ez du merezi sarin bat mundu ontan ere? Gizonen umanismoa saritzen da gur noski, ta euskaldunak ere saritu bear noski gure txistulari onen umanismoa ere. Egiz, gaur txistulari bakoitza euskalerriaren ongille bat da, ta larogei urtera iritxi dan gure Sarasola txistularia berriz zer esanik ere ez. Bedayotarrak, alkar arturik, anaitasun batean bildurik ez ate diote zerbait eskeiñiko? Edo bedagotarrekin batera, ez ote dira besteen batzuk alkertuko, «zerbait ori» eskeintzeko?

KOXO'KO BITOR
12

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazSARASOLA1
EgileezKOXO1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude