Elea

  • Opari iharra egin didazu, agorra. “Hartu kalachnikova eta egin gura duzuna berarekin…”, hala mintzo zinen azken entregan, Ur. Arma hori suntsitu ezik, ardura uher bat jarri didazu esku baldarren artean. Ez bainuen soldaduzka egin piperpotoaren agindupean, ezta miliekin ere.
Jose Inazio Basterretxea
AOL
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Amnesty International delakoak salatu du ezen munduan gehien barreiatu den fusila dela diozun hori. Ehun milioi ale dabiltza bost kontinentetan zehar, baten eskuetan ez bada, besterenean. Errusiatik at, hamalau herritan fabrikatzen omen da; askotan, batere kontrolik gabe. Asmatzailea bera, Mikhail Timofieievitx, lotsaturik dabil, fusilekin egiten dituztenak direla eta.

Jakin dut, jakin, minutuan seiehun bala jaurtitzeko dohaina duen horrek erremonteko pilotak frontisean eragiten duen hotsaren antzekoa egiten duela: kla-kla-kla. Jakin dut, jakin, hogeita lau eurotan saltzen dutela arma hori hainbat merkatu ilunetan.
Karachi-n, Benazir Bhuto satelite estatubatuarraren segizioan ez ziren faltako, ba, arma horiek. Ezta Kurdistango mendi gorrietan ere.

Errairik gabe, beti izango du norbaitek arma horien beharra sentitzeko tentaldia. Vienan nahiz Londresen… Texasen, Pekinen edo Baionan.

* * *

Metro-txartel erabiliak baino zapalduago eta urratuago begitantzen zaizkit kalaxnikovak bisitatutako bazterrak, parabelumak goldatutakoak, Esperanza y Cía fabrikako morteroak inarrositakoak.

“Kala da gerra” entzun daiteke ekialdeko bailara batzuetan, azalpenik ez duen hori azaldu gura izaten denean. Ez du inork ulertzen gerra, baina “hala da gerra”. Zelakoa? Gordina. Ideala…

Hogeita hamazazpikoaz galdera egin nionean, irakurketa zital eta amorratua egin zion guduari gure amona zaharrak: “fede merkea eta urrea, horixe dok gerrea”.

K. letrarekin hasi gara jolasean: konstituzioarekin transit-era hurbildu, Herr K.rekin hegaldatu, eta kalaxnikov fusilarekin lurreratu.
Nire hiztegian, “kuzkurtu” da k delako horrekin hasten den azken elea. Eta l delakoarekin hasten den lehena “la”, alegia latin herrietan musika-eskalako seigarren nota, germaniar herrietako “a” notaren parekoa.

Zurruna begitantzen zait k letra. Libreagoa l delakoa. Kalaxnikova baino, irekiagoa iruditzen zait elea. Alegiazko eta elurrezko lainoak iruditzen zaizkit ugalkorragoak, kanoi-kateak eta kanibal-kantak baino.

Libertatea galdatu edo Biba libertatea! Lrekin dira horiek.

* * *

Eta, l letraren atzetik, m dator: madaria, magia, mamia, masusta…
Beste batzuen artean, “martxoa” dakar gure hiztegiak. Martxoa… urtearen hirugarren hilabetea, hogeita hamaika egunekoa. Epaila. Martia.

Martxoa. Nafarroa Garaian eta Euskadin, hauteskundeak. Madrili begira. Kongresua. Senatua.

Delako Euskal Autonomia Erkidegoaren estatus politikoa jaso eta eraldatu gura duten alderdi politiko horiek, Maltzaga historiko eta paradigmatikoraino hurbiltzeko gauza izango al dira? Batera esan gura dut.

Mahai gainera jaurti dute jada proposamena. NaBai-ri begira jarri dira batzuk, ikusteko eta ikasteko. Beste batzuk, jazartzeko eta suntsitzeko. Uso zuriaren atzetik, bakezaleak zein ehiztariak ibiltzen baitira.

Proposamena egin dute jada publiko. Erantzunak hasi dira azaleratzen. Denbora badago hitz egiteko. Gogoa… ezin jakin.
Hurrerako nahiz urrunerako bidaietan, Angel, ez al da ekologikoagoa auto konpartitua?

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude