Saio berriak ohiko muga Madrilen

  • Autogobernuan aurrera egin eta gatazka politikoari irtenbidea emateko ahalegin berri batean murgildu da buru belarri Ibarretxe lehendakaria. Sindikatu abertzaleek, ordea, sinesgarritasun gutxi ematen diote eta Hobetuzekin gertatu dena jartzen dute adibide gisa.
Autogobernuaren alde ELAk 1997an Gernikan deituriko kontzentrazioa
Alberto Elosegi
Ibarretxe lehendakaria Moncloan izan zen joan den astean eta berak proposatutako itun eta galdeketari ezezko borobila luzatu zion Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernu buruak. 2005eko otsailean ere berdintsu gertatu zitzaion Euskadiko Erkidegorako Estatutua aurkeztu zuenean. Irudia etsigarria da: autogobernuan aurrera egin nahi eta ezin.

Autogobernuaren krisi latza, horixe izan zen ELAk duela 10 urte –urriaren 18an– Gernikan agertu zuena. “Gernikako Estatutua hila dago” barreiatu zuen lau haizetara. ELAk Estatutuaren aldeko apustua egin zuen 1979an eta Gernikan euskal gizarteari luzatu zion mezu hark oso ukitua utzi zuen berau. Baina ez zen bera bakarrik, EAJ eta EAko sektore batzuen adierazpenak Gernikako Estatutuaren higadura laguntzen ari ziren. Madrilgo gobernuak ere higadura hori etengabe laguntzen ari ziren, Estatutuan falta ziren eskumenen transferentzia –bereziki ikuspegi sozialekoak– behin eta berriz ukatzen zutelako. Ezker abertzaleko erakundeentzat ez zegoen sekreturik ELAren posizionamendu berrian, HBk eta LABek hasieratik arbuiatu baitzuten Gernikako Estatutua.

Gaur egun, PPk eta PSOEk ordezkatzen duten eremuetan ezik, nekez ulertzen da erabaki eskubideari lotu gabeko autonomi edota autogobernu markorik. EAJn, besteak beste, gaiari buruzko eztabaidak aurrez aurre eraman du Josu Jon Imaz. Jubilatuaren talaiatik Xabier Arzalluz buruzagi jeltzale ohia da mezua behin eta berriro errepikatzen duena: hau agortua dago, orain autodeterminazioaren unea da, Ibarretxeren unea.

Txema Montero abokatuak ez du horren argi berba egiten, baina hilaren 14an Deia-n egindako elkarrizketa batean iradokitzen zuenez, orain arteko autogobernuak balio izan du, baina euskal gizarteak dagoeneko beste tresna batzuk behar ditu erronka berriei aurre egiteko, batez ere globalizazioari. Ramon Zallo Unibertsitateko irakasle eta Ibarretxeren aholkulariak ere, agortutako ereduak baztertu eta zerbait berria behar dela adierazi berri du Rebelión agerkari elektronikoan argitara emandako artikuluan, eta hori Ibarretxeren galdeketatik etor daitekeela iritzi dio. Autogobernuaren egungo sabaiez diharduten ezpal gutxi batzuk besterik ez dira aipatutakoak.

Gernikako Estatutuaren heriotza iragartzeaz gain, Gernikako ekitaldi hartan ELAk ekonomi euskal esparrua aldarrikatu zuen, eta bide horretan ezinbestekoa zen Madrilek hainbat eskumen Eusko Jaurlaritzaren esku uztea: gizarte segurantza, lan arautegia, etengabeko formakuntza... Funtsean, gizarte eta lan arloko nahiz enpleguko politikak. Gernikako Estatutuan aurreikusita ziren, baina Madrilek etengabe ukatu ditu transferentziak.

Gaia honen ezpaletakoa da azken hilabetean Hobetuzekin –formazio iraunkorrerako EAEko fundazioa– gertatutakoa. Hobetuz 1995ean sortu zen, etengabeko formazioa bideratzeko erakunde gisa. Patronala, sindikatuak eta Jaurlaritzako ordezkaritzak osatzen dute. Bere eremuko eskumenik ez duenez, ez du berezko fintzantzaziorik eta INEMeko diruarekin aritu da gaur egun arte (salbu eta PPren lehenengo legealdian, 1996-2000). ELAren eta LABen esanetan, iragan irailean Jaurlaritzak 12 urteko ibilbideari uko egin zion, eskumenak bere kabuz eskuratu eta horren kostua kupotik deskontatu beharrean, Madrilek emandako finantzazioa onartu duelako.

ELAko idazkari nagusi alboko Adolfo Muñozek Hobetuzekoa eta Ibarretxeren galdeketaren gaia lotu ditu iraileko Landeia aldizkarian, gogor gainera: “Etengabeko formazioa moduko gaietan Madrilek berea bete dezan posizio politikoari eusteko gai ez direnek ez dute sinesgarritasunik”.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude