Gonbidatu atseginak

Castillo Suarez
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
“Har itzazu oroitzapenak gonbidatu atseginen gisara. Utz egiezu elkar ezagutu dezaten, elkar zirikatu dezaten, moldatu daitezen elkarren artean. Erakuts egiezu etxea urratsez urrats: non gordetzen duzun une batez geldiarazi zintuen argazkia, non iragazten duten itzalek haien gorputz definitua, non egon daitezkeen zuk nabaritu gabe. Beren tokia guztiz hartzen dutenean, zure errutina eta zeri jarraitzen dion ikasten dutenean, utz egiezu berandura arte lo egiten, noraezean paseatu dezaten, zabal daitezen, uzkur daitezen, zure ametsekin bat egin dezaten. Baina, jarrai ditzazun nahi badute, ez ezazu egin”. Luis Muñozen Limpiar pescado liburuan irakurri nuen oroitzapenei buruzko aholku sorta. Aitortzen dut beranduegi irakurri nuela. Ordurako behin baino gehiagotan atera nintzen lasterka oroitzapen baten atzetik, aurkitzearen beldurrez betiere. Gauzak ziren bezalakoak aurkitzearen beldurra, ez baititugu gauzak bere horretan aurkitu nahi. Oroitzea, finean, gauzak itxuraldatzean datza. Oroitu nahiko genukeena sortu eta ahantzi nahiko genukeena desagertzea. Oroitutakoari amets, isla edota ilusio deitu; eta amestutakoari, berriz, egia, egitatea edota gertakaria.

ASTEKARIA
2007ko urriaren 28a
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.