Eduki ugari azken Euskera-n

  • Batzuen artean ::Euskera

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::720

    prezioa ::16.50€

'Euskera'
Euskera aldizkariaren azken zenbakian honako gai hauek aurki daitezke, besteak beste: Ana Mª Toledo eta Patxi Salaberri Euskaltzaindian sartzea; Joan Perez Lazarraga (1550-1605) idazlearen IV. mendeurrena; Andres Urrutiak Juan San Martin euskaltzain osoa Eibarko seme kuttun izendatu izanaz idatzitakoa; Euskaltzaindiaren barne-historiaz Xabier Kintanak eta Piarres Xarrittonek diotena; 2006. urtean akademiak izandako batzar-agiriak; Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenen gainean Euskaltzaindiak erabakitako arauak; Azkue bibliotekaren katalogazio erregelak; eta Hizkuntza gaitasun agiria Iparraldean: D-mailako hizkuntza gaitasun agiriaz Piarres Xarrittonek idatzia.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude