Borroka armatuaren ziklo luzearen beldur

  • Martxoko Espainiako hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du EAE-ANVk. Parte hartzea lortuko duen, hori beste kontu bat da. Edozein modutan, urrats berritzailea da, Espainiako Legebiltzarrerako azken bi hauteskunde prozesutan ENAMek ez baitu ordezkaritza politikorik aurkeztu (2004koan Batasuna legez kanpokoa zen jada). 1996ko hauteskundeetan HBk 181.000 boto lortu zituen eta bi parlamentari. Aurtengo udal hauteskundeetan ANVk lortu dituen emaitzekin bizpahiru diputatu lortuko lituzke.
Zeresanik ez oso desberdinak dira udal hauteskundeak eta Espainiako Legebiltzarrekoak, baina emaitzek pistaren batzuk ere emango lituzkete. Besteak beste, ea ezker abertzaleak su-etenaren apurketari hautesontzietan nola eusten dion. 2001eko Eusko Legebiltzarrerakoetan EHk beherakada handia izan zuen, 143.000 boto eskuratuz.

Oraingoan ere, su-eten ondorengo lehen hauteskundeak lirateke, baina horretarako aurkeztea lortu behar du eta gaur egungo haizeak ez dira horren oso aldekoak. PPren eskariak argiak dira, eta PSOEren joera ETAren atentatuen gaitzespenari lotua dago.
Hau da, ANVk gaitzesten badu, aurkez daiteke, bestela ez. Zer aldatu da aurtengo maiatzeko hauteskundeetatik hona? Su-etenaren haustura. Baltasar Garzonek Batasuneko Mahai Nazionalaren espetxeratzean hartu duen ereduan moduan, PSOErentzat ere ANV maiatzeko hauteskundeetan aurkeztea onuragarria zen bake prozesurako eta orain ez. Euskal Herritik begiratuta bederen, juridikoa ala politikoa den eztabaidari ekitea denbora galtze hutsa da.

Edozein modutan, Espainiako Gobernu edo judikaturaren asmoek norabide jakin bat adierazten ari badira ere, ANVren asmoek zein
erantzun duten itxaron beharko da, emaitzak erabat aurreratu gabe.

Gabriel Gines bizkartzainaren aurkako atentatuak heriotzen atentatu moldera itzularazten gaitu eta horrek seguruenik borroka armatuaren ziklo luzea adierazten du berriz ere. Ez da zalantzarik, ETAk entzungor egiten dio euskal gizarteari, honek modu askotan adierazi baitu ez duela borroka armatuaren bidetik abiatu gura. Jose Luis Rodriguez Zapaterok edo Madrilgo edozelako gobernuk berdin egingo du gatazka politikoa errepresio soilez gainditzeko apustuan jarraituz gero, euskal gizarteak modu askotan erakutsi baitu gatazka negoziazioaz eta elkarrizketaz konpondu behar dela.

Hori bederen aldatu da, ETAk jarduera armatuari ekin dio eta alderdi abertzaleek behintzat elkarrizketaren bidearekin jarraitu behar dela diote publikoki, armak isilik egon ala ez. Errealitatean ere horrela izan baita beti, ezkutuko elkarrizketek behin eta berriz erakutsi duten moduan.

ASTEKARIA
2007ko urriaren 21a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude