Euskeraren Erri Akademiak plazaratzen duen Euskerazaintza aldizkariaren azken zenbakian, besteak beste, Jose Maria San Sebastian Latxaga-k euskarak Aragoin oraindik duen presentziaz idatzi dituen lanak agertzen dira. 1989. urtean Bixente Latiegi eta Lorentxo Peñarekin batera Oskara egindako bidaiaren emaitzetatik hasiz –Euskal txirularia Aragoin du izenburu lan horrek–, eta 1999. urtean Bixente Latiegi eta Paulo Atutxa lagun zituela berriro Aragoira egindako bisitak eman zituenak eskaintzen ditu. Hari berari jarraituz, euskarak lurralde aragoitarrean izan duen biziraupenaz Bixente Latiegik idatzitako El euskera en la Huesca de los siglos XIV al XVII izeneko lana azaltzen da. Bertan aurkitutako euskal toponimiaren aztarnen ugaritasunaz harrituta ageri da egilea.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!