Euskaldunen jatorriari buruzko datu esanguratsuak

  • Batzuen artean ::Euskaldunen jatorria populazioen genetikaren argitan

    Gaiak

    orrialdeak ::174

    prezioa ::18€

Pilar Iparragirre
2007ko urriaren 14a
'Euskaldunen jatorria populazioen genetikaren argitan'
Joan Ignazio Abrisketak eta Alfontso Mtz. Lizarduikoak maiz entzuten den galdera bati erantzuna aurkitzen ahalegintzeko asmoz osatu dute Euskaldunen jatorria populazioen genetikaren argitan liburua. Nondik sortu ziren euskaldunak? Horixe da galdera. Gaur egungo paleoantropologiak, populazioen genetikak, paleohizkuntzalaritzak eta mitologia konparatuak jatorri horren gaineko datu berri eta esanguratsuak eskaini dituzte. Eta horietatik ondorioztatzen da euskal jendea lekuko zuzena eta aktiboa izan dela, duela 40.000 urtetik honantz, jatorrizko Europaren sorreran, eraldaketan eta desagerpenean. Hau da, Afrikatik abiatu eta Europan zehar ibili ziren lehen sapiensen enbor bereko sustrai sakonak dituen jatorrizko herria dela.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude