Zer da Euskal Herria?

  • Euskal Curriculumaren inguruko eztabaida puri-purian dago. Beste alor batzuetan gertatzen den antzera, hemen ere bi proposamen daude mahai gainean, eta horrek jendartean zegoen nahasmena areagotu du. Isabel Zelaa PSE-EEko Hezkuntza arduradunak EAEko Hezkuntza Sailak aurkeztutako curriculumaren inguruan esandakoak eztabaidari argia jaurtitzen diolakoan nago.
Arantxa Urbe
Zelaak txalotu du Hezkuntza Sailaren proposamena Espainiako Hezkuntza Lege Organiko LOEri eta legaltasunaren printzipioari egokitu zaiolako. Pozgarria iruditu zaio zirriborroak ez jasotzea Euskal Herria bi estatutan banatuta dagoela dioen aipamenik. Ez du egokia ikusten Euskal Kultura euskararekin soilik lotzea eta gaztelania ere euskal kulturarekin lotu beharra adierazi du. Orain aurkeztutako hori PSEk berak Fernando Buesa Hezkuntza sailburu zenetik egindako curriculumen jarraipena dela gaineratu du.

Eta galdera bat plazaratu du: Zer da Euskal Herria? Era berean, dekretuak behin betiko “Euskal Herria” terminoaren erabilera ofiziala argitzeko eskaria luzatu du. Bat egiten dut Isabel Zelaarekin, eta arazoak edo desadostasunak daudenean horiei heltzeko bide egokiena eta zuzenena alde bakoitzak bere posizioak eta kontzeptuak argi definitzea dela uste dut. PSEk egin du: Kultura Sailarekin adostutako lege guztietan Euskal Herriaren ordez, Euskal Autonomia Erkidegoa edo Euskadi kontzeptuak erabiltzen dituzte.

Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioan ere egina dago: Euskal Herria 21.000 kilometro koadroko orubea da, 3.000.000 biztanlez eta 685 udalerriz osatua. Gainerakoak argitzeko dute zertaz ari diren zehazki Euskal Herria esaten dutenean.

Hori argitzea abiapuntu ona litzake curriculum bakoitza aztertzen hasteko, jakiteko bakoitza norentzat egina dagoen, zein euskaldun aintzat hartzen duen eta zein ez ikusteko; ea ikuspegi politiko-administratiboan oinarritzen den ala ikuspegi sozio-kulturala lehenesten duen.

Posizioak gehiago zorroztu eta argi hitz egin aldera, gaineratu nahi dut Euskal Herria edo euskaldunon herria bi estatutan banatua dagoela alde batera utzi nahi izateak errealitatea ezkutatzeko nahia adierazten dituela. Eta horrek ezer gutxi laguntzen duela bizi dugun katramila horretan aurrera egiten. Zeren nork uka lezake euskaldunak zatiturik egon bagaudela?

Guk, Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioak jasotzen duen ildotik, zatiketak gainditu eta jendarte kohesionatu baten alde lan egiten dugu, ez zatiketak betikotzearen alde. Eta hori ere argi esan nahi dugu!

ASTEKARIA
2007ko urriaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude