Euskal herritarrak eroso gaude

  • Kulturaz eta arteaz eginiko elkarrizketa interesgarri batean (Berria, irailak 1) Erramun Landak botatako esaldia da goiko hori. “Euskal herritarrak eroso gaude. Oso eroso” zioen Landak. Bera, batik bat arteaz ari zen elkarrizketa horretan, baina susmoa dut kultur –eta beste esparru askotako– arlo guztietara zabal daitekeela ideia hori.

    Euskarazko liburugintzan, esaterako, aspaldi dirulaguntza sistema bat martxa jarri zen arlo horretako sorkuntza eta industria bultzatzeko. Gabeziak zeuden eta euskaraz argitaratzen ziren/diren liburu guztien ale batzuk erosten ditu Jaurlaritzak liburutegietan eta eskoletan banatzeko. Liburuaren prezioa baino dexente merkeago erosi arren, erosketa hori laguntza ederra da argitaletxeentzat. Kontua da egoera aldatu egin dela, eta gainera, erosketa horren harira pikareska ere sortu dela argitaletxe batzuetan –prezio garestiak jarri erosketa instituzionalaren bidez kosteak ordaintzeko–.
Xabier Etxaniz Erle
Xabier Etxaniz Erle, EHUko irakasleaAlex Larretxi
Gaur egun euskarazko liburugintzan –eta ez naiz kultur arloko beste esparruetaz ariko– gabezia eta behar handiak daude, baina zenbait arlotan merkatua asetzen ari da, eta agian gehiegi argitaratzen –gure antzeko beste herrialdeen halako bost edo sei aldiz gehiago, esaterako–. Haur eta gazte literaturan, adibidez, irakurtzen duten haurrentzako narratiba obra asko daude, eta agian pittin bat gutxiago argitaratu beharko litzateke; haur txikientzako albumetan, aldiz, larrugorritan gaude. Euskal Herrian puntako irudigileak ditugu; irudigile horiek, baina, ezin dute libururik sortu euskaraz, ia-ia ez dute beren lanak euskaraz ikusteko aukerarik. Laguntzek, berriz, egoera hau konpondu beharrean areagotzen dute.

Hemengo lanak kanpoan ezagutarazteko eginiko proiektuekin ere herren ari gara. Liburu zehatz bati edo beste bati ematen zaio laguntza kanpoan argitaratzeko, baina agian hori egin baino lehen –edo horrekin batera– hemengo liburuen berri eman beharko litzateke, euskal literaturaren historiak, azterketak, saioak... ezagutarazi.

Izan ere, urtero-urtero Torrealdaik ematen dizkigun datuok ikusita egoera onean omen gaudela ikus dezakegu, gero eta liburu gehiago argitaratu... baina argitaletxeetan, eta gizarteko esparru batzuetan, gero eta gehiago hitz egiten da gure literaturaren –kulturaren– krisiaz. Oso gutxi saltzen da eta dirudienez gero eta gutxiago irakurri. Susmoa dut eztabaida batzuk ere –Euskadi sarien aitzakiarekin hasitako hura, esaterako– ez direla ongi itxi. Eta, benetan larria iruditzen zait gure kulturaren egoera horrelakoa izanik euskal jendearen aldetik dagoen lasaitze hau, eroso sentitze hau.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude