Benetako Amerika (I)

Igor Estankona
Igor Estankona
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Edo beste Amerika. Amerika bihozbera bezain erreala baita, zoritxarrez, aurka gauzkan Amerika. Walt Witmanek Brooklyngo Eaglean zioen Amerikak bazekiela zapaltzen eta oinperatzen, eta bere mugak baino harago hedatzen. Baina beste askok ez zuen halako etorkizunik nahi lurralde zahar eta era berean berde harentzat. 1846ko udan Henry David Thoreauk uko egin zion zergak ordaintzeari. Diru harekin ari ziren zabaltzen Estatu Batuak Mexikorantz:

“Ez da komeni legearenganako errespetua lantzea, ezpada zuzenbidearenganako errespetua… Legeak ez ditu inoiz gizonak justuago egin, eta injustiziaren ordezkari bihurtzen dira borondate honekoak ere legearenganako errespetuak eroanda. Legeari zaion okerreko errespetuaren ondorio ezagun eta naturala dela eta soldaduak ikus zenitzake… orden perfektuan landa zabaletatik desfilatzen gerrara bidean, euren borondatearen kontra, bai, euren kontzientzia eta sen onaren kontra, eta ondorioz astun egiten zaie martxa, eta bihotzak dar-dar egiten die”.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.