"Antiheroiak interesatzen zaizkit eta halakoei eman diet hitza"


2007ko irailaren 30an
Asier Serrano
Asier Serrano

Surrealismora jo duzu poemotan. Arrazoia?


Paisaia surrealista bat osatu gura nuen lehenik, iraganeko sentimendu nahasiak azaltzeko.

Amodioa eta borroka nahasten dituzu haietan.


Bi gai horiek desmitifikatu egiten dira liburuan. Protagonistak ez daki zergatik maite izan duen iraultza, kontraesankorra da. Antiheroiak interesatzen zaizkit, eta hemen bada desertorearen eta traidorearen irudia. Poemotan bere gogoetak egiten agertzen den pertsonaia hori ez naiz ni, bere lekua zein den ez dakien gizaki hauskor bati hitza ematea izan da nire lana.

Liburu probokatzailea dela esan duenik ere bada...


Probokatzen dutenak gauza batetaz ideiarik izan ez eta kritikatzen dutenak dira. Nik liburuan azaltzen den mundua oso ondo ezagutzen dut, baina beste ikuspegi bat eman gura nion horrenbeste gurtu den gaiari, bere gordinean erakutsi.


Gaizki ulertua izatearen beldurrik ez al duzu?


Inondik ere ez. Ez dut inor mintzeko idatzi. Hitza eman diot bere iritzia emateko eskubide osoa duen norbaiti, eta zorionez edo zoritxarrez geurean mutututako milaka ahots daude. Hemen maiz esaten da ahotsik gabeko jendea babestu behar dela. Baina bada Euskal Herrian beste milaka lagun, beldurragatik ahotsa mututua duena. Horiei ere bidea eman behar zaie, nahiz eta haienaren kontrako iritzia izan.

Etsipen puntu bat daukazu gure errealitatearekin?


Ez dut uste irtenbide azkarrik duenik. Beti izan naiz eszeptikoa, geurean betiko formulak erabili direlako eta hor estankatu garelako, ahots berriei bidea ez zaielako ematen utzi akaso.

ASTEKARIA
2007ko irailaren 30a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude