Goruetan, lihoa gorri

  • Beraz Ur, prêt-à-porter delako bat da ikurriña zuri-gorri-berdea. Eramateko pronto dagoen oihal koloretsu horietako bat da euskal naziotasunaren isla eta ispilua, ikur nagusia.

    Dendara joan eta segituan erosteko janzkera horixe da modaren ekonomia jakin batek behinola ekarri zigun arropa-mota. Baina, moda-filosofia ere bada prêt-à-porter delakoa.

    Eramateko pronto den hori ez da etxean amona xaharrak ohiko patroiei segituta egindako brusa. Ez da auzoko ardien artilez egindako gerrikoa. Edo lihozko alkandora.

    Eramateko pronto delako horrek ezin onar dezakeen beste tempus bat behar dute amonaren mihiseek. Laztanaren eta hitz gozatuaren pausua behar baitute horiek.
J.I. Basterretxea
J.I. BasterretxeaAIOL
* * *
Materialak eta inmaterialak izan daitezke gaur prêt-à-porter ikurrak. Telazkoak edo burdinazkoak, haragizkoak nahiz telebistazkoak. Ekonomikoak zein politikoak, erlijiosoak, filosofikoak…

Esaterako, ekologia-zaletasuna bada ikur moduko bat. Mendebalde aurreratuan, modan da ekologista izatea. Urrezko markoa duen koadro baterako ikur-gai bilakatu da ekologia. Eta, enpresa erraldoien kasuan marka, marka-irudia.

Erregai ekologikoak sortu nahi dituzte multinazionalek; gizakiaren mesederako, ingurumenaren mesederako. Ezkaratza berotzeko, ikatza erre izan dugun moduan; dvda pizteko, indar nuklearraz edo hidroelektrikoaz baliatu izan garen bezala; hozkailuan txakolina freskatzeko, mendi gailurrak haize-errotaz landatu ditugun legez; arto, olo eta gari-ale irakina jarriko diogu orain audi3ari bere andelean.

Laboreak… surtarako!

Eta, patrikan eramateko pronto den ekologia horren izenean, barra-barra erein da ale transgenikoa, hots: bere buruaren jabe izan ez eta ugaltzeko gaitasuna galdu duena.

Hartara, amona xaharraren adabakirik onartzen ez duen prêt-à-porter delako bat da hazi transgenikoa: uzta bakarrerakoa izanik, aldi jakinerako baizik ez baitu balio.

* * *

Automobilentzako labore-hazi horiez gain, jardun politiko gorrinak, irakaskuntza-lerro uhertuak, eta metafora literario herdoilduak izan daitezke transgeniko. Modu bertsuan, erakunde armatuen agiriak edo militar profesionalen negar-gasezko prentsaurrekoak. Etorkizunerako proiekzio beregaina oztopatzen duten heinean.

Eramateko pronto direnen uzta transgenikoekin jolastera eta bizitzera ohitu gura gaituzte batzuek eta besteek.

Adibidez, goragoko esangura politiko bateko zirkunskripzioa amestuko lukeen gurea bezalako gizarte batean, administrazio-erkidego bera osatzen dutenentzat zerga-politika komunak izan direnak eta hala izaten jarraitu dezaketenak elkarrenganako arrotz bilakatu nahi dituztenean foru-aldundiko politikari batzuek.

Edo, autodeterminazio kulturalik eta erabaki linguistiko beregainik gabe, zazpi nahiz lau, hiru edo bi lurralde historiko –histeriko?– lituzkeen Euskadi Burujabe bat eraikitzeko, kaleetako kontainerrak bakean ezin utzi direnean.

Edo, Disneyren Mickey arratoiaren eta Pluto zakurraren kartoizko mozorroak janzten dituztenean baten batzuek, betiereko tradizioaren izenean, Bidasoaldeko herri markatuetan andrazkoak soldadu izan ez daitezen.

Edo, multinazionalek ehundutako ikurriñak eskuetan hartuta, Espainiako liga-txapelketa adurra eta lerdea galdu arte txalotzen denean.

Angel, ardatza galdu ote du Alostorreko goruak?

Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude