Bahea


2007ko irailaren 23an

Henrike Knörrek El Paísen esanak: "Ez dauka erremediorik. EITBk urteak daramatza erakusten bi hizkuntza ofizialak ondo erabiltzea ez duela serio hartzen edo ez diola behar bezalako garrantzia ematen. Etxe horretan ezinezkoa izan da hizkuntz zerbitzu benetakoa ezartzea (ez ahaztu erakunde publikoa dela) eta adabaki batzuk jarri baino ez da egin, pertsona batzuengana joz eta hiru-lau ikastaro eginda. Behar denetik oso-oso urruti".

 

www.tiraka.net-en egorospek esanak: "Hamaika bider salatu dugu euskara itxurakeri hutsetarako baino ez dela erabiltzen, gaztelaniaz lantzen diren testuei euskal kutsua emateko. Honako hau da horren adibiderik gardenena. Nola liteke 2007an Hezkuntzako Curriculumaren garapen prozesu osoa gaztelaniaz egitea, oraintsu argitara berri diren datuen harira, Batxilergora arteko EAEko ikasleen % 60ak D ereduan egiten baditu bere ikasketak? Zein irakaslek hartuko du, gida modura, euskarazko bertsioa, jakinaren gainean itzulpena dela, eta jatorrizko bertsio gaztelaniazkoarekiko hutsuneak izan ditzakeela?".

 
 

Eguneraketa berriak daude