Bandera pisuak, bandera arinak


2007ko irailaren 16an
Back to the light! Edo back to ARGIA, bederen. Hemen nauzue berriro, gure zirko mediatiko euskofonoan orrialde intermitente baten jabe. Agur irakurle, eta kaixo Angel eta Jose Inazio. Pozik nator zuen artera, erritmo kolektibo honi egokitu eta zerbait berri edo pertsonal eransteko gogoz.

Ikurriñaz zeniharduten (ez larritu, euskal aditz batua ireki behar izan dut adizki hau ziurtatzeko) eta funtsera itzuliz, ez dezagun ahantzi ezer baino lehen sinboloa edo ikurra dela edozein bandera. Bandera nazionalari dagokionean nortasun nazionalaren ikurra dateke. Ez da hori beste bandera batzuen kasua. Esaterako, futbol talde baten bandera talde horren ikurra da eta taldearekiko identifikazioa sinbolizatzen du darabilen jendearengan. Honekin esan nahi dudana da bandera nazionalak baduela pisu berezi bat. Ez da gauza bera sentitzen Athletic-en bandera astintzean ala ikurriña astintzean. Nahiz batzuentzat Athletic taldea –bere fitxaketa politika nazionalista dela medio– euskal nortasun nazionalaren sinbolo edo ikur bihurtu den. Kasu honetan, esango genuke Athletic-en bandera ikur baten ikur bihurtzen dela, ikur karratua, nahiago bada. Hots, euskal nortasun nazionalaren ikur den futbol talde baten ikurra. Ez gaitu harrituko hortaz ikusteak San Mamesen bandera zuri-gorriak beste direla astintzen diren ikurriñak. Eta kasu batzuetan futbol taldearen banderan bertan txertaturik datorrela ikurriña, ala alderantziz. Ironia nondik datorren? Athletic-en bandera gure ikurriña nazionala baino zaharragoa da, herri zaharra baina nazio gaztea baikara.

Esan moduan, bandera nazionala beti da besteak baino “pisuagoa”. Zure gainean pausatuko diren begiradek egiten dute pisu ala arin bandera bat. Kirol talde baten banderarekin ibiltzeak mota guztietako begiradak erakar ditzake baina tifosi soziopata gutxi batzuk kenduta inork ez dio bestelako garrantzirik emango kontuari. Bandera arinak dira hauek, zer duda. Ez da hala gertatzen bandera nazionalekin. Halakorik eraman duenak badaki norberarengan eragin emozional handi eta sakon samarra izan dezakeela, besteen begirada abegikor ala gaizto baina beti emozioz kargatuak biderkatu baino egiten ez duena. Eta nik uste alferrik dela postmodernitatearen pose indiferentea hartzea fenomeno honen aurrean. Zeren naziotasunarekiko indiferentzia sentimendu hautatua izaten baita, prozesu indibidual baten ondorioa, eta ez zerbait naturala. Zorionez ala zoritxarrez, ez dakit, naziotasun batekin edo batzuekin gatoz mundura –kulturalak, jakina, ez biologikoak– eta ehunezko banderarik gabe ere hizkuntzaren bandera darabilgu egunero gure solasetan, baita naziotasunarekiko indiferentzia adierazten dugun unean ere. Parkean nabilenean seme-alabekin solasean, ingurukoek segituan identifikatzen naute darabildan hizkuntz-banderari esker –edo hizkuntz-banderarengatik–. Eta gertatzen dena da ezin naizela ingurukoei adierazten hasi euskaldun postmodernoa naizela eta naziotasuna bost axola zaidala. Ez. Beraiek nire ahoan euskara identifikatu duten ber, “euskalduna” bihurtzen naiz beraientzat, esentzia nazional baten ordezkaria, esentzia horri beraiek –eta ez nik, hori da okerrena– asoziatzen dioten konnotazio eta estereotipo guztien jabe. Euskaldunak terroristatzat badauzkate, niri ere tasun hori kutsatuko zait, euskaldunak langiletzat bagauzkate, halaber. Eta horretan ere ez dago berdintasunik: nazio loriatsuen banderak anitzez dira arinagoak nazio xumeenak baino.

Beraz, tamalez banderarik gabe ibili ezin gaitezkeenez, gure borroka –aurretik galdua, noski– izango da euskaldunez ez-euskaldunek duten kontzeptua ahal den neurrian eguneratzea eta hobetzea. Gure bandera “eramangarria” izan dadin. Prêt-à-porter udatiar bat, aukeran, eta ez Erdi Aroko armadura zurrun eta zaratatsua.

ASTEKARIA
2007ko irailaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude