Aitorren hizkuntz(a) zaharra

Horrela hasten zen euskal kanta abestuenetako bat. Eta uste dut denok sentituz abesten genuela. Baina gero, eguneroko bizitzan zer gertatu zaigu? Ez dugula kontzientziarik izan, ez garela konturatu euskara hiltzorira daramagula gure jokabidearekin. Eta euskaldunon arteko harremanez ari naiz soil-soilik. Tristeena euskaldunak, euskaraz ongi dakitenak, euren artean erdaraz entzutea da, eta berehala, umeak hurbildutakoan, haiei euskaraz egitea, horrekin arazoa konponduko bagenu bezala. Zein da ume horientzat balio duen hizkuntza? Erdara, noski. Euren gurasoak erdaraz ari baitira. Ez gara konturatzen gure umeen subkontzientean euskararen “balio eza” txertatzen ari garela, euskaraz jakin arren erdaraz ari baikara gure harremanetan. Zertarako balio du orduan euskarak? Euskaldunak garela esateko, desberdinak garela harrokeriaz aitortzeko, baina eguneroko bizitzarako ez. Eguneroko bizitza erdaraz dator, erdara da balio duen hizkuntza. Erabilerak ematen dio garrantzia, prestigioa, indarra hizkuntzari. Euskara salbatu behar den gaixo bat da, erabili ere egiten ez duguna.

Eta norbaitek galdetuko dit: “Zertara dator zure diskurtsoa? Zer azaldu nahi duzu horrekin?”. Bada duela egun batzuk herri handi samar batean ikusi nuena. Terraza batean kafe bat hartzen geunden patxadan. Aldameneko mahaian zazpi emakume gazte eta haien inguruan umeak jolasean. Beren artean oraintxe erdaraz, oraintxe euskaraz ari ziren. Euskaraz bereziki umeren bat hurbiltzen zitzaienean. Gainerantzean, erdara nagusi. Garbi ikusten zen euskaraz denek zekitela tarte laburren batean denek euskaraz egin baitzuten. Baina berehala pasa zen elkarrizketa erdarara. Bereziki festa girotik zetorren beste emakume bat hurbildu zitzaienean. Orduan: “Mikel Goñi está muy bueno”. “Me han robado la toalla en la playa”. Eta elkarrizketa osoa erdaraz joan zen. Umeak ingurura etorritakoan zerbait euskaraz esan, baina berehala beren arteko komunikazioa aurrera eramateko euskarak ez zuen balio. Eta euskaraz oso ondo zekiten denek. Tripak jaten egon nintzen eta gogoeta hauxe egin nuen: “Ez ote dira konturatzen alferrik ari direla umeekin euskaraz! Horiek ere gauza berbera egingo dute gero, prestigiozko hizkuntza, euren gurasoek eta jende gehienak erabiltzen duena erabili! Euskara jakinda, guraso batek nola eraman dezake arratsaldeko elkarrizketa osoa erdaraz bere umeen aurrean, hauek euskara ikastea eta euskaraz egitea nahi badute!”

Edo euskaldunok ez daukagu psikologiaren arrastorik edo seko tontoak eta motzak gara edo suizidio kolektiborako bokazioa daukagu! Zer arraio gertatzen zaigu?!

Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude