Emakumeak borrokan

Gizakia ordenagailua baino zuhurrago pokerrean

  • Albertako (Kanada) Unibertsitatean jokoak ikertzen dituen Jonathan Schaeffer-ek Polaris izeneko softwarea eraiki du karta jokoetan aritzeko.

    Joan den hilean, adimen artifizialaren inguruko kongresu batean, Phil Laak eta Ali Eslami poker jokalari profesionalei desafio egin zitzaien, ezetz irabazi poker partida Polaris softwarearekin hornitutako makinari.
Joxerra Aizpurua Sarasola
0000ko ren 00a
Lau partida jokatu zituzten; lehena baliogabetua izan zen, eta bigarrena makinak irabazi zuen, baina gainerako biak jokalari bikoteak irabazi zituen. Ikusten denez, ez zen desberdintasun handirik izan makina eta pertsonen artean, baina kontuan hartzen bada Schaefferen lantaldeak dama-jokoan garaitezina den softwarea garatu berri zuela, garrantzi berezia hartu zuen poker partidak.
Antza, dametan mugimendu bakoitzeko aukera guztiak azter ditzake softwareak, baina pokerrean badaude aztertzeko zailak diren faktoreak, hala nola, jokalarien psikologia, arriskua, eta abar.

Adituek diotenez, makinak ongi jokatu zuen, baina lehenengo bi partiden ostean, gizakiek makinaren jokamoldeari erreparatu eta makina “ustekabean” harrapatu zuten. Dena den, Schaefferek eta enparauek ikerketan jarraituko dute Polaris softwarea hobetzeko, ea hurrengoan makinak gizakiari irabazten dion.

2006ko uztaileko tsunamia abisatu gabe etorri zen

Tsunamiaren aurretik marea izugarri jaisten da, eta bat-batean olatu erraldoiek itsasertza jotzen dute. Gauza jakina da hori Asiako hegoaldean bizi diren herritar gehienentzat, baina 2006ko uztailaren 17an tsunamiaren aztarnarik ez zen aurreikusi, eta ondorioz, 600 pertsona baino gehiago hil ziren Javan.

Egun hartan marea behera zegoen, hala egokitzen zelako, eta gainera olatu handiak zeuden, itsasotik oso haize bizia zetorrelako; horregatik tsunamia heltzen ari zela inor konturatu ez eta hondartzetan zeuden guztiak harrapatu zituen.

Sorosleek ere ez zuten astirik izan jendeari abisua emateko; sorosle gehienak salbatu egin ziren behintzat, beraien behategiak lau metrotik gorakoak baitziren. Lurrikararen tamaina ez zen tsunamia eragiteko behar bezain handia izan, eta horrek harritu zituen ikerlariak. Antza denez, lurrikararekin batera itsasoko guneren batean lur-jausi erraldoi bat gertatu zen, eta horrek areagotu zuen tsunamiaren indarra.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude