Bahea

Bernat Joan i Marí Soziolinguistikan adituak elebakartasuna dela eta www.gipuzkoaeuskara.net web gunean esanak: “Oso zabalduta dagoen hizkuntzaren batean hitz egiten dutenek, egokitzeko zailtasunak izan ohi dituzte egoera soziolinguistiko konplexuko komunitateetan daudenean, eta orduan ere, elebakartasunerako joera izaten dute. Gai horretan, hain zuzen, ikerketa bat egin zen Andorrako ikastetxe frantses batean (irakaskuntza frantsesez; ikasleen artean katalan hiztunak, frantses hiztunak, gaztelania hiztunak, beste hizkuntzarik ere bai; ingurune frantsesduna...). Ikerketak erakutsi zuen atseden garaian gaztelania egiten zutela gehien, gaztelania hiztunak baitziren hizkuntza aldatzen ez zuten bakarrak, inguruko egoera bat zein beste izanagatik ere”.

 

Lionel Joly soziolinguistak Jakinen (160. zbk.) esanak: “Oso pertsona gutxik dakite benetan uneoro zein hizkuntzatan hitz egiten duten eta, beraz, galdetzen bazaie normalean zein hizkuntzatan hitz egiten duten, eraiki beharko dute iritzi bat eta erantzun bat, eta eraikitze prozesu horretan erabileraren errealitatearekin zer ikusirik ez duen hainbat aldagai sartzen da (esate baterako: iritziak, nahiak, usteak eta abar); hortaz, benetako erabileraren errealitatetik urruntzen gara. Beraz, inkestetan datuak ez dira objektiboak, subjektiboak baizik”.

 
 

Eguneraketa berriak daude