Zergatik?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eman emate aldera demagun, esaterako, adibidea besterik ez da, jeltzaleak, sozialistak eta batasunekoak biltzen direla eta, Euskal Autonomi Erkidegoan herri-kontsulta egitea adostu ondoren, sozialistek baldintza bakarra jartzen dutela: Herri-kontsulta bai, baina Eusko Alderdi Jeltzaleak kontrako kanpaina eginez gero; hau da, aldez aurretik ezezko botoa eskatzera konprometitzen baldin bada.

Eman ere eman dezagun aldi berean, beste adibide bat besterik ez da, jeltzaleak, sozialistak eta batasunekoak biltzen direla eta zenbait urte barru Hegoalde osoarentzako erakunde bateraturen bat erreferendumean jartzea adostu ondoren, batasunekoek baldintza bakarra jartzen dutela: Erreferenduma bai, baina Nafarroako Alderdi Sozialistak aldeko kanpaina eginez gero; hau da, aldez aurretik baiezko botoa eskatzera konprometitzen baldin bada.

Denok ulertzen dugu Eusko Alderdi Jeltzaleari ezin zaiola eskatu herri-kontsultan ezezko botoaren aldeko kanpaina egitea, trukean mortalak eta bi eskaini arren. Eta Nafarroako Alderdi Sozialista behartu al daiteke, bakearen truke, Hegoaldearentzako erakunde bateratuaren aldeko kanpaina egitera? Zergatik?

Ulertu nahi duenak uler dezala.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.