Hasiak


2007ko uztailaren 29an
Joxemari Ostolza
Zaizkigu jada denboraldiaurreko prestakuntza berezian. Bolumena oinarri, intentsitatea xede. Baina klubak biziarazten dutena ez da soilik kirola. Espainiako ligan aspaldikoak dira bestelako diru sarrerak, bazkide eta zaleen iturrietatik aparte lortzen direnak. Jokalarien salerosketaz gain, afera inmobiliarioak dira izarrak, zuzendaritzak berotzen dituztenak. 2005-2006koan ehunetik gorako milioi euro dira denen artean deklaratutako mozkinak, mila eta hirurehun bat milioi euro erabilita. Baina kluben artean ere klaseak egon badaude. Europako lehiaketetan parte hartu dutenen artean –Barça, Real Madrid, Valencia, Osasuna eta Sevillaren artean– %90 lortu zuten. Baina diru sarrera handienak lurren erosketak eta salmenten artean lortzen direnak ditugu. Merke erosi, birkalifikatu eta berriz saldu. Horretarako gobernuen konplizitatea da ezinbestekoa. Eta adibide eskandalagarriak ez dira falta. Valencia, Zaragoza eta Atletico de Madrid eredugarrienak. Real Madrid eta Barçak dituzten diru sarrera finkoak, elastikoen eta gainerakoen salmentaz gain telebisten eskubideak bereziki besteek ez dituztenek, holako finantzabideak bilatu behar dituzte maila berean lehiatuko badira. Eta zelaian txukun ibili ezkero gaitzerdi, oro estaltzen baitute garaipenek. Hauek ezean zorra etxean, eta zale suharra berme.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude