Bahea


2007ko uztailaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Edorta Jimenezek Nabarran esanak: “Halaxe joan dira berton sorturiko dendak, eurak ere euskarazko liburuak Euskal gaia / Tema vasco atalera baztertuz. Eraginkortasunaren izenean. FNAC eta MCCkoetan zelan, halaxe besteetako batzuetan”.

 

Juan Luis Zabalak Nabarran esanak: “Euskara soziologikoki eta politikoki inguruko erdaren azpian dago eta hori hala den bitartean irakurleen bila egiten ari den ahalegin oro mugatua izango da ezinbestean. Euskarazko liburu guztiek –alferrik izango dira interesgarrienak, bikainenak, aberatsenak– zama erantsia baitute Euskal Herriko irakurle gehienentzat”.

 
 

Martxel Aizpuruak Berrian esanak: “Bertako merkatuari begira lan egiten dutenak euskarazko markak ipintzen saiatzen dira, baina euskaraz marka besterik ez da egoten normalean; legeak agintzen dituen beste ezaugarriak erdara hutsean datoz gehienetan. Batez ere bezeroek altxa beharko dute ahotsa euskaraz egotea nahiko luketela adieraziz”.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude