Ipar Euskal Herrian arto transgenikoa ereindako 521 hektarea daude dagoeneko. Hau da, lursail horietan genetikoki eraldaturiko artoa hazten ari da. Hala jakin da Frantziako Nekazaritza Ministerioak GEO, Genetikoki Eraldaturiko Organismoen Laboreen Erregistro Nazionala argitara eman duenean. Zehazki lau kantonamendutan banaturiko 128 lur zati daude identifikatuta. Horietan eremurik handiena Bidaxuneko kantonamenduan dago, 480 hektarearekin. Urrundik jarraitzen diote Bastidako kantonamenduak (20,80 hektarea), Amikuzekoak (18,62) eta Hiriburukoak (1,80). 521 hektarea horiek, gerta daitekeen kutsaduragatik, arriskuan jartzen dituzte kalitatezko labelarekin lan egiten duten ekoizpenak. Eta, datozen asteetan ezer egiten ez bada, egoera itzulezina bihur daiteke.
Euskal nekazari eta ekologistek, arto transgenikoaren hektarea horiek kokatzen diren herrien eta ustiapenen inguruko zehaztapen gehiago eskatzeaz gain, moratoria bat galdegiteko mobilizazioak ere iragarri dituzte. Moratoria hori Alemania, Austria, Hungaria, Irlanda eta Espainian badago eta baita Italiako hainbat eremutan ere. Ez dirudi logikoa Akitaniako administrazio erregionalak “Pays Basque 2020” proiektuan garapen jasangarria lehenesteaz hitz egitea eta, era berean, transgenikoen ereitea onartzea. Iparraldean kalitatezko produktuen eta jatorrizko izendapenaren sarean lan egiten duten 3.000 pertsonaren lanpostua arriskuan dago. Beste behin ere Administrazioa hiritarrez eta nekazariez ahaztu da eta enpresa handien eta multinazionalen interes finantzarioak ezarri ditu aurretik. Moratoria, orain!
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!