Adierazpenak


2007ko uztailaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Katixa Agirrek Nabarra aldizkarian: «Irudian oinarritzen dira gure komunikazioa eta gure kultura oro (...) Ardura gaitezen irudiaz pixka bat. Zergatik ez liburu-azal erakargarriagoak egin? Zergatik ez borrokatu liburu-dendetan euskarazko literatura Euskal Gaiak ghettotik aterarazteko, liburu denden gunean ikusgai egoteko? Zergatik ez birpentsatu medioetan egiten ditugun agerraldiak: beti triste, beti kexati, beti serio eta krisian?».

 

Jon Urrutiak Deian: «Jazza musika elektronikorantz hurbiltzea oso interesgarria da. Harekin gauzak egiten ari naiz, baina dedikazio osoa ez diot eskaintzen. Ordenagailuena gai korapilatsua da. Ordenagailuaren aurrean piano aurrean baino denbora gehiago pasatzen hasten bazara...».

 
 

Xabier Gantzarainek Berrian: «Misterio pixka bat gorde behar du azal batek. Liburuari buruz dena esan gabe, giroaren berri eman. Irakurleari keinu bat egin, liburuan sar dadin. Portada esplizitu batek hil egiten du interes hori. Portada bat, azkenean, liburua saltzeko egina da, irakurlea harrapatzeko; liburuak daraman iragarkia da (...) Irudi ikaragarrietara ohituta gaudelako, beharbada zailago da irudi bakar batek interesa piztea».

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!