Joshua Redman, Henri Texier Strada eta Kenny Garret Baionako Jazzaldian

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joshua Redman saxofoi jotzaile estatubatuarrak eskainiko du Baionako La Ruee au Jazz jaialdiko lehen eguneko kontzertu nagusia, uztailaren 12an, Baiona Ttipiko Elkartetxean. Kontzertua iluntzeko 21.00etan hasiko da eta bertan Back East izeneko diskoa aurkeztuko du Dewey Redman saxofoi jotzaile handiaren semeak. Jaialdiak iraungo duen hurrengo bi egunetako emanaldi nagusiak Henri Texier Strada Sextet taldeak eta Kenny Garrett saxofoi jotzailearen bandak eskainiko dituzte, leku eta ordu berean. Hiru kontzertu horiek ordainduzkoak izango dira (12-14 euro), baina gainerakoak ez. Baionako kaleetan, Pasteur plazan eta Gaskoietan hainbat emanaldi izango da uztailaren 12tik 14ra bitartean. Egitarau osoa www.larueeaujazz.com web gunean kontsulta dezakezue, euskaraz eta frantsesez.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.