Bahea


2007ko uztailaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uri Ruiz EHUko Hizkuntzen Didaktikako irakasleak Berrian esanak: “Ez nago 4 urterekin hirugarren hizkuntzarekin hastearekin ados. Hizkuntza bat ikasteak denbora eta lan intelektuala eskatzen ditu, buruak okupatuta egon behar du hizkuntzarekin, hausnarketa egin behar du. Hirugarren hizkuntzak ere denbora hori behar du, eta ume batek bi hizkuntza berri ikasteko lana duenean, nahikoa da”.

 

Robert Scarciak gipuzkoaeuskara.net-en esanak: “INSLECOk (Boliviako Hizkuntza eta Kultura Autoktonoen Institutuak), ‘Boliviako hizkuntza eta kultura aborigenetan espezializatuak diren arduradun teknikarien’ formatzeko programa bat sortu du. (...) Diploma ez da bakarrik kitxuan oinarrituko, baita aimara eta guarani hizkuntzetan ere. 80 eta 120 bat ikaslerentzat irekia izanen den formazio berria egun hauetan hasiko da, (...) eta urtero 40 bat ikasle diplomatu aterako dira (...)”.

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!