«Zenbat euskal dantzari on, eta denak joan behar izan dira atzerrira»

  • Gerardo Vianaren bizitzak zine gidoi batetik ateratakoa ematen du. 1925ean jaio zen, Bizkaiko Meatzetan, eta 1937an, gerraren kariaz Errusiara alde egindako umeetako bat izan zen. Erbesterako azken ontzian joan zen Viana; astebete geroago, faxistek Bilbo hartu zuten. Behin Errusian, bizkaitar nekaezin honek bizitza zeharo berriari ekin behar izan zion. Eta gazte-gazterik hasi zen bere patua idazten. Umezurtzen hezitzaile, dantzari klasiko trebe eta koreografo bikain modura lan handia egin zuen Vianak. Baita ospea erdietsi ere. Sobietar Batasunean pertsonaia ezaguna izatera ailegatu zen, bere koreografiei esker: 1986an, ballet klasikoari buruzko lehenengo entziklopedia argitaratu zen Sobietar Batasunean, eta “Vladimiro” 40ren bat aldiz aipatu zuten. Ordurako, gurpildun aulkiari iltzatuta zegoen, 70eko hamarkada amaieran, antzezpen batetik bueltan izandako auto-istripu latz baten erruz. Hala ere, gauza izan zen koreografiaren bat gehiago sortzeko horren ostean.
Gerardo Viana
Iñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Orain, Vianak 15 urte daramatza Gasteizen bizitzen. 1994an Espainiako Arte Ederretako Domina jaso zuen, baina zoritxarrez, erbestean erdietsitako aitorpena ukatu egin dio sorterriak. Azken hilabeteetan, nolanahi, zenbaitzuk gogoratu dira, huts hori bete nahian edo. Apiril amaieran, Bilboko ABBE elkarteak omenaldia egin zion, Dantzaren Nazioarteko Eguna zela eta. Ekain erdialdean, bere autobiografia argitaratu du Karrantzako Udalak, mamitsua, zinez.

Nocedalen jaio zinen, Ortuellan, baina oso txikia zinela joan zineten Karrantzara, ezta?


Ez. Lehenago Gallartara joan ginen; han Dolores Ibarruriren auzokidea izan nintzen. Geroago, 32an, Karrantzara joan ginen.

Zertaz bizi zineten Karrantzan?


Gure aitak pentsatu zuen erromerietan saltzeko gauzak egin genitzakeela. Eta hala hasi ginen, erromeriaz erromeria, piruliak eta bestelako gozokiak saltzen. Hantxe ibiltzen nintzen ni, jota, fandango eta abar dantzatzen. Abestu ere egiten nuen, ahots ona neukan. Edozer dantzatzen nuen, ezpata dantza edo dena delakoa. Oso gustuko nuen euskal dantza. Horregatik izan naiz SESBko antzokietan euskal koadroa antolatu duen bakarra.

Zelan joan zinen Errusiara?


Habana ontzian joan ginen Bordeleraino, Frantziaraino, eta handik beste ontzi batera eraman gintuzten.

Errusiara ailegatuta, lehenengo asteak ez ziren gozoak izango...


Leningradora heldu ginen, oraingo San Petersburgora, eta han oso ondo hartu gintuzten. Baina asko ginen eta harrera-etxe desberdinetara bidali gintuzten. Ni eta beste 100 ume Moskuko 12. etxera joan ginen.

Ikasi beharko zenuten...


Bigarren hezkuntzako irakasgai guztiak. Eta hango hizkuntza, zer esanik ez.

Ikasteko, baina, errusieraz jakin behar lehenago...


Hasieran gaztelaniaz egiten genuen guztia, hezitzaileak espainiarrak ziren eta. Baina gutxika-gutxika espainiera eta euskara kendu zizkiguten, eta biak galdu genituen. 15 urte neuzkala, Ufa hirira eraman ninduten, abiazio-teknikaria izateko ikas nezan. Baina ez nuen hura gustuko. Moskun, ordurako, hasita nengoen balleta ikasten. Oso irakasle ona neukan, eta dantza klasikoan ondo moldatuko nintzela esaten zidan hark. Kontua da Moskura ihes egin nuela atzera.


Orduan, trebea zinen balletean...


Bai. Baina aldi berean, ohartu egin ziren pedagogia ere gustuko nuela, umeak beti nire alboan ibiltzen ziren. Ufatik ihes egin nuenean, ez zidaten Moskun erroldatzen utzi –gerra zen, ez zioten inori uzten–, eta Bielorrusiara eraman ninduten. Ordurako 16 urte neuzkan. Errusiar umezurtzen hezitzaile izendatu ninduten, eta hala jardun nuen hainbat urtez, leku batetik bestera. Besteak beste, Grodnora (Bielorrusia) eraman ninduten, eta han eman nuen urte gehien. Kontuak kontu, SESBeko irakasle emeritu ohore-domina daukat.

Hura zenuen lanbidea, beraz. Eta dantza?


Dantza ere irakasten nien umeei. Eta kantua. Eta errusiera ikasten nuen. Nik lan handia egin behar nuen, asko ikasi... Dantza ere bai; Grodnoko taldean, esaterako, bakarlaria nintzen. Halako batean, Komsomolek [Alderdi Komunistako gazteriak] nazioarteko brigada antolatzea agindu zidan, frontera joateko. Poloniako mugatik hurbil eraman gintuzten, soldaduen aurrean dantza egitera, eta itzultzerakoan bonba bat jausi zen gure kamioiaren alboan. Denak hil ziren, ni eta beste bat izan ezik. Baina niri hanka biak zauritu zizkidan bonbak. 19 urte neuzkan.


Harrezkero goi mailako dantza utzi behar izan zenuen.


Ez guztiz: hamabost urte eman nituen koreografo. Eta orduan, Moskun, Gurutze Gorria eskatzen hasi zen gerran joandakoak Espainiara itzultzeko. 1956an hasi ziren jendea etxera bidaltzen, eta ni 57an heldu nintzen Bilbora. Berehala hasi nintzen lanean, ballet irakasle eta zuzendari modura.

Baina, zauritu zintuztenetik 57ra arte, zer egin zenuen Errusian hezitzaile modura lanean aritzeaz gain?


Grodnon lan egiten nuen bitartean, musika-pedagogia ikasi nuen lau urtez. Pianoa jotzen dut, akordeoia ere bai... Bilbora ailegatu orduko, banekien hori guztia. Eta Bilbon ez zegoen ezer, Pilarinen akademia eta Olaetarena baino ez.


Ezagutzen zenuen norbait?


Karrantzan bizi nintzenean, neskatila batekin kantatzen nuen elizaz eliza. Hark ikusi ninduen, eta galdetu zidan, “zer moduz lana?” “Ballet irakaslea naiz eta ez dakit nora jo”, erantzun nion. “Dantza klasiko zuzendari bat behar da, bada”, hark berriz. Sindikatu bertikaleko arduradunarenganaino eraman ninduen, eta hark lagundu zidan. Horretan egin nuen lan urte eta erdiz, eta horrez gain dantza eskolak eman nituen ABAOn. Oso ondo ibili nintzen Bilbon.

Labur, ordea...


Izan ere, familiaren bila itzuli nintzen SESBera, eta gero ez zidaten berriro hona bueltatzen utzi. Han nengoela, Grodnoko ofizio eskolan dantza klasiko eta ballet saila zabaltzeko eskatu zidaten, eta hala egin nuen. Bitartean, San Petersburgon ikasi nuen lehenago aipatu dudana: abesbatzak eta ballet-koreografia. Han denei ematen zieten ikasteko aukera, izan ere.

Garai hartan ospe gehien eman dizuten koreografiak muntatzen hasi zinen... Batez ere, Miniaturas españolas...


Bai, San Petersburgoko Kirov antzokian muntatu nuen hura, 1967an, eta gero SESB osoko beste hamalau aretotan antzeztu zen, hainbat urtez.

Ordurako hori zenuen ogibidea?


Ez, nik betiko lanbidean segitzen nuen.


Eta nondik ateratzen zenuen denbora?


Arin egiten nuen eta... Besteek urtebetean egiten zutena, nik hilabetean.

Gainera, zuk zeuk egiten omen zenituen jantzien diseinuak, eta jantziak josi ere bai...
Bai, bai, nik josi egiten dut, eta brodatu, inork irakatsi gabe. Neuk egin izan dut hori guztia.

Lan eskerga hori egiten zenuen bitartean, Euskal Herrira itzultzen saiatzen zinen?


Urtean bitan. Eta urtean bitan baimena ukatzen zidaten. Espainiak baimena ematen zidan sartzeko, baina Errusiak irteteko ez. Eta horrela 75era arte. Andropovek lagundu zigun, azkenean. Berarekin hitz egin nuen eta...

Andropovekin?!


Bai, baina hura kasualitate hutsa izan zen. Ni Moskura joaten nintzen, KGBra, itzultzeko baimen eske, eta behinola berarekin egin nuen topo. Oso atsegin zuen balleta, eta nirekin hitz egiten hasi zen.

Sano ezaguna zinen, orduan...


Hori gertatu zitzaidanean hamabost antzoki neuzkan nire muntaia bat noiz emango zain.


Andropov KGBko presidentea zen orduan, ezta?


Bai. Eta hari esker itzuli ahal izan ginen alaba eta biok. Turista modura. Gero istripua eduki nuen, 1978an.


Horrek ez zintuen geldiarazi, baina. Koreografia gehiago egin zenuen, Gernika gogoangarria besteak beste.


Bai, hainbat urtez.

Istripua 1978an eduki zenuela esan duzu, baina hori SESBn gertatu zen. Noiz etorri zinen behin betiko Euskal Herrira?
1992ko martxoan, errainarekin, bilobarekin eta semearekin. Nire semea irakaslea da Gasteizko kontserbatorioan.

Zer deritzozu Euskal Herriko dantza klasikoaren egoerari?


Oso txarto dagoela. Eta badago eskolarik, baina... Badakizu zer gertatzen den? Ez direla gauzak ikuspuntu egokiaz egiten. Ikusleak badaude, baina... Pena ematen dit, pena handia. Begira zenbat euskal dantzari on dagoen, eta denak joan behar izan dira atzerrira. Baditugu aretoak, badugu gauza asko, baina diru-laguntzarik ez. Errusian hiri guztiek dute beren antzokia, beren balleta, beren orkestra sinfonikoa... tira, gazteria hezteko behar den guztia. Han egunero egoten da ikuskizuna, astelehenetan izan ezik. Hori da artisten atseden eguna. Dena oso ondo prestatuta dago umeentzat, badituzte pedagogoak, tutore bereziak... Hango ume bati galdetuz gero, jakin beharreko guztia daki. Hemen, aldiz, ez.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude