Legeak eta logoak

  • Kataluniako irrati-telebista autonomikoaren legea berritzeko eztabaidetan hasiak dira bertako legebiltzarrean. Urtarriletik hona ugari dira egin dituzten tramiteak: ponentziarako jendea izendatu, eztabaidei ekin, testua idatzi, konparezentzien egitaraua erabaki eta abar. Luze jo du gaiak eta ematen duenez hala egingo du hemendik aurrera ere.

    Desadostasun ugari azaleratu omen dira Kataluniako legebiltzarrean, guzti-guztiek garrantzi handikotzat duten lege berriaren tramitazioan.
Edorta Arana
Alberto Elosegi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Orain artekotik, eta legearen muinean sartu barik, atentzioa deitu didan azalekoa dirudien elementu bat izen aldaketarena da. Lege berriaren eskutik, hango EITBk Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals izena hartuko du. Eta ez da txantxetako aldaketa. Izan ere, dagoeneko, “irrati-telebista” etiketak bere zereginaren zati bat besterik ez du bere baitan hartzen. Aspaldi irratiaren eta telebistaren mugak zabaltzen hasiak ziren eta zaila zen, zaila da, Internetek eta teknologia berriek ahalbidetzen dituen ikus-entzunezko zerbitzu eta ikuspegi berriak izendatzea.

Gurean ere, deitura aldaketetan sartu aurretik ere, irrati-telebistagintzaren inguruko eztabaida sakon baten beharrean gaudela dirudi. Katalunian ez bezala, hemen ikus-entzunezko zerbitzu publikoaren eta, berez, kultur industria honen zutabe nagusienak jarri gabe ditugu.

EAEn, Ikus-entzunezko Legearena bideratu gabe dago. Gainera, Nafarroan, Katalunian edo Frantziako Estatuan ez bezala Ikus-entzunezko Kontseilurik ez daukagu. Eta orokorrean, ikus-entzunezkoaren egitura osoaren definizioa egin gabe dago, itxura guztien arabera.

Horregatik, Gasteizko Legebiltzarrean, EITBren legearen artikuluren batzuk gaurkotu behar zirela esatetik, lege osoa aldatu gura izatera egin dute salto, berri pozgarria da. Baina, aukera hori aprobetxa daiteke harago joateko, eta ikus-entzunezkoen inguruko hausnarketa sakona egiteko.

Dagoenaren kudeaketa eta bideragarritasun planak egitea baino komenigarriagoa iruditzen zait etorkizunean nahi denaren diseinua egiten hastea. EITBri izena aldatzea baino, interesgarriagoa iruditzen zait kultur-industria honen oinarriak, egoera eta geroa eztabaidatzen hastea.

Ezinezkoa da beste 25 urterako irrati-telebista publikoa arautuko duen lege bat onartzea, ate joka ditugun berrikuntza teknologiko, sozial eta kulturalak kontuan hartu barik. Eta hor, beharrezkoa zaigu malgua, freskoa, integratzailea eta ausarta izango den ikus-entzunezko hedabideak bultzatuko dituen agente publikoa, lehengo EITB.

Azkenak
2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude