Asko hitz egin da Dachau, Auschwitz eta antzeko kontzetrazio esparruez, baina ez hala 1936ko Gerran garaitua izan zen euskal jendeak Francoren tropetatik ihesi Frantziara joan eta han “harrera” eman zien Gurs-eko kontzentrazio esparruaz. Hori da Josu Chueca historialariak Gurs. El campo vasco lanean arakatu duen gaia. Iheslariak atzerritar “gorriak” izaki, susmagarriak ziren Frantziako eskuinarentzat eta hari men egiten zioten frantziar gehienentzat. Gursen preso sartu, eta akabo arazoa. Hara eraman zituzten 2.745 euskal herritar. Bigarren Mundu Gerra amaitzean jakin zen Gursen ondorioa: 60.000 pertsona pasa zen handik, eta askok hantxe aurkitu zuen heriotza.