Adierazpenak


2007ko uztailaren 8an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Miren Jaiok Bizkaie! web gunean: «Arlo danatan sortzaile asko dago, gaur egun informazino zaparradea bizi dogu, produkzino kulturala upealakoa da eta giro horretan, zertarako produzidu? Askotan sortzaile baten kezka edo ardurea izaten da ze dana dago asmauta. Ganera, nire sentsazinoa da kultura metaketa horrek antsiedadea, ezinegona eragiten dauela. Artea agresino, eraso moduan sentiduten dogu sarritan, trenez zoaz eta musikea dago zuk eskatu ez arren, telebistea biztu eta era guztietako irudiak sartzen jakuz bata bestaren atzetik».

 

Cesar Sarachu aktoreak Euskonews & Media web gunean: «Ene eskarmentuaren arabera, Internet lanak erakusteko tresna ona dela esango nuke baina, eskaintza benetan itzela denez, aktore zaren aldetik arriskua nabaria da: ‘Interneten agertzen den tipo bat’ bihurtzea. Hor izena edo abizena ez da beharrezkoa, ikusi duena komentatzen du jendeak baina, ezagun-ezaguna ez bazara, inortxo ere ez da zure izenarekin oroituko (...) Antzerki aktorearen lanbidea anonimo samarra da, hori sinestezina edo, areago, absurdua bada ere: horra telebistak daukan ahalmena, zeu aurpegi ezagun bihurtzeko».

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!