Enpresarien mandatugile

ELAk, Euskal Herrian afiliatu gehien dituen sindikatuak, Iruñeko eta Lakuako Gobernuei “enpresarien interes ekonomikoen mandatugile” baino ez izatea leporatu die. Salaketa hori egin die “aurrekontuentzako darabilten politika neoliberala”rengatik. Klase kapitalistaren aberaste ikaragarria da aipatutako neurri horien fruitua; maila berean, langileen eta herriko klaseen pobretzea. Ekonomia hazten ari da, baina ez da banatzen; alderantziz, klaseen arteko desberdintasuna izugarri handitzen ari da. Langileen bizi baldintzak okerragoak dira eta datorren belaunaldia behartsuagoa izango da. Enpleguaren kalitatea eskasa da eta gazteek zailtasun handiak dituzte bizitza autonomoa gauzatu ahal izateko. Pobrezia emakumeen artean zabaltzen da batez ere. Lan istripuek hor jarraitzen dute, urte honetan jada hirurogei biktima inguru izan dira Euskal Herrian. Bitartean, Lakuako eta Iruñeko Gobernuek “enpresarien interes ekonomikoen mandatugile” bezala jokatzen segitzen dute. Eskutik helduta joaten dira, eurekin parte hartzen dute ekintza sozialetan, eurekin paktatzen dute. Eurei zerbitzatzen diete, euren aurrekontuekin, euren zergak gutxituz eta diru-laguntzak eskainiz. Ustez euren aurka egiten den biolentzia baino ez dute kondenatu eta salatzen. Eta mobilizatzen dira. Lan-heriotzak daudenean aldiz, isildu egiten dira eta hildakoen familiak eta lagunak alboratu egiten dituzte. Logika neoliberala da: enpresarien interes ekonomikoen mandatugile izatea.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude