Hizkuntza eta hezkuntza

  • Jon Sarasuak aspaldi esan zuen: euskalki jakin batzuetan hazi eta trebatutako umeak abantaila txiki batzuk bazituela beste euskalki batzuetan hazi zenarekiko, bertsotan egiterako garaian. Bere burua jartzen zuen adibidetzat. Etxean Orioko euskara egiteak errazbidetzen omen zion jendearekiko komunikazioa. Konturatzen omen zen, Leintzeko euskaran bertsotan hasiz gero gatxagoa gertatzen zitzaiola jendearekikoa egitea. Azken hamabost urtean dezente aldatu dira gauzak. Bertsotan bizkaieraz egiten dute bizkaitar bertsolari puntako gehienek Bizkaian ari direlarik. Izango du horrek eraginik noski, bertso-eskolatan ere. Baina iaz zarauztar bat suertatu zen garaile Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Eta aurten beste bat. Ematen du zer pentsatua. Batutik gertu samar dauden euskalkietako mintzodunek abantaila dute edo bertso-eskolen antolaketa indarra eta lana da emaitzak sortzen dituena?
Andoni Egaña
Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Errepidean


Euritsua joan da maiatza. Ez dakit datuek hala islatuko duten, baina nire pertzepzioak ez dio gezurrik. Errepide bazterretan auto mordoa ikusi dut iraulita edo jiraturik. Horrelakoetan, eskuineko hankak berez egiten du zimurtzera eta begi-gogoak errepidean jartzen dira derrigor, erne. Ez dakit horregatik den, akaso bai, baina jabetu naiz gero eta gutxiago egiten dudala autoan bertsotan. Ez da seinale onegia. Beti sinetsi izan dut bolantean egiten dela aurrerakadarik gehien bertsotan ere. Oker botatako bertsoak autoan zuzentzen dira; etorri gabeko ideiak autoan etortzen; botatako onak autoan hobetzen dira. Imanol Lazkanorena etorri zait gogora: txapelketaren baterako edo izena eman eta etxean urduri egoten omen zen zer egin asmatu ezinik. Horrelakoetan autoa hartu eta norabide jakinekorik gabe gidatzen omen zuen. Errepideak eta auto-kabinako bakardadeak eragiten omen zion kantari hastea. Hura omen zen beretzat entrenamendurik onena. Erregaiek eta autopistek bestelako prezioa zuten garaiak izango ziren. Errepideetan hainbeste arrisku metatzen ez zen sasoia.

Noraezean


Bertsotan libreko saioek denetik sortzen dute. Gehienetan desasosegua, nondik hasi eta nola segi ez dakizulako. Askotan jardun hesitua samurragoa da librekoa baino. Baina besteetan asebetea sortzen ere badakite. Ez naiz aurrez eskemak egin zalea, zaletasun falta hori alferkeriak sortua ere izan daitekeela aitortuz. Norabide jakinekorik gabeko diskurtso batek bide egin eta zidor ezustekoak hartzen dituelarik, orduan sentitzen da sortzailearen benetako poza. Programatu ezineko jarduna da, hitza hitzari eta argudioa argudioari katigatuz baino osatzen ez dena. Bertso-bazkari batean Irungo Ogasun saileko gorabeherez kantatzea erabaki eta kantatzea ez legoke gaizki. Baina ederragoa da, bertan dagoen mutiko ile-hori batez hasi kantuan, eta batek esatea goizeko herri-kirol frogan sekulako sprina jo duela. Eta beste bertsolariak erantzutea, abiadura hori ez daitekeela alferrik gal, lapurretarako daukala mutil horrek gorpuzkera egokia. Lehen bertsolariak botatzea argalegia dela ordea, zama handirik gainean eramateko. Eta bigarrenak erantzutea, ez duela axola, gaur lapurretarik handienak ordenagailuz egiten direla. Orduan, Irungo Ogasun sailekoa letorke pare parean. Ez dakit entzuleak zenbateraino sumatzen duen, askotan, harribitxiak kasualitatez sortzen direla.

Bertsojazza


Bertsolaritza beste esparruetara zabaltzeko ahaleginean ari gara azken urteotan. Ez genuen bakarrak izan nahi munduan, eta poz eman zigun ez ginela frogatzeak. Kanpora jo genuen eta kanpotarrak etxera gonbidatu. Elkar ezagutza horrek bere fruituak eman zituen eta emango ditu. Auzoekin ere egin ditugu esperimentu bat baino gehiago: txistulariekin, dantzari eta trikitilariekin, antzerkilariekin, musikarien laguntzaz... Aurten, lehen aldiz, Donostiako Jazz jaialdian parte hartzeko bideak urratzen hasi gara. Ez da ahalegina gauzatu, baina datozen urteotarako beste apustu bat jarri diogu gure buruari. Trinitate plazan nahiago halere, Victoria Eugenian baino. Ilargiak, teilatuetako katuek eta leihoetako mutxurdinek izugarri laguntzen diete saxoa eta bertsoari.

Mugituz


Azken urteotan bertsotan deskubrimendurik egin badugu, alanbrerik gabeko mikrofonoak ahalbidetuak izan dira horietako batzuk. Plazarik ohikoenean ere, demagun Astigarragan eta idi-proben ondorengo saio konplimenduzko soilean, eskuan mikrofonoa duzularik, gauza desberdinak egiteko tentazioa sortzen da. Ez dago plazan entzule diren guztiei, eta guztiei berdin, kantatu beharrik. Mugitu egin zaitezke; norbaiten aurrez aurre jarri eta hari bota bertsoak. Edo harri gainean eseri. Edo bizkarra emanda kantatu... Edo mikroa alde batera utzi eta jendea hurbil dadin kale-kantoian bezalatsu hasi bertsotan ahots soilaren indarrez. Kokalekua desberdina denean, emaitza ere desberdina izan daiteke. Buruak ikusten ez dituen gauza asko ikus ditzakete begiek.

Aurtengo uda


ETAk su-etena bertan behera utzi duela irakurri berri dut Berrian, lerro hauek idazten ari naizela. Joan zen iraileko artikuluan idatzi nuen udaldian bertsolariok izan genuela aski lanik, betiberdina zen gaiari betiberdin erantzun beharrarekin. Inork ez zekien ezer; inork ez zuen deus zapuztu nahi; inor ez zen gai esperantza lainoaz harago joateko, ez gaien planteamenduan eta ez erantzun-bertsoetan ere. Esperantza lainoari aritu beharraz kexu nintzen. Aurtengo uda oso bestelakoa etor daitekeela ematen du. Esperantza desegin eta lainoari soilik aritu beharra ez da hobea izango.

Azkenak
Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Eguneraketa berriak daude