Adierazpenak


2007ko ekainaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pablo Malok Euskonews & Median: «Den-dena Madrilen kontzentratuta ez egotea lortu dugu. Ederki egin daiteke zinema beste toki batzuetatik ere. Beharbada, aktoreek bai dutela han bizitzeko premia handiagoa, baina zinema ikuspegi teknikoago batetik egiten dugunok badaukagu Madrilera joan, egin egin beharrekoa eta etxera itzultzerik. Nik, behintzat, ez dut galdu nahi hemen daukadan bizitza, ez ditut galdu nahi familia eta adiskideak. Horiexek asetzen naute benetan».

 

Jasone Osorok El Diario Vascon: «Jada ohituta nago, baina egia da, batzuetan, idazten dudanari buruz edukia kontutan hartuko ez balitz bezala hitz egiten dela. 'Bizi eta arin' etiketa jartzen badizute, jende batek ez du zure lana baloratuko. Kontatu nahi duzunarekin geratzeko osagarriak kentzen joatea zenbat kostatzen den aintzat hartzen ez dutela dirudi».

 
 

Jon Kortazarrek Berrian: «Euskadi sarietako epaimahaikide izan naizen aldi bakarrean, nik ez dut inolako presiorik jaso eta libre ikusi dut neure burua (...) Sakonean dagoen eztabaida da ea sariek literatur sistema baten barruan zer-nolako funtzioa betetzen duten, eta sarien funtzioa eztabaidatzea ona da. Hala ere, Utikan Euskadi Sariak manifestuak finezia eta sakontasun handiagoa izatea espero nuen».

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude