Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian kaleratu da Sonidos y palabras. Sons i paraules. Hotsak eta hitzak. Sons e palabras poema bilduma. Haur Liburuarentzako Espainiako erakundearen eta Consejo General del Libro, Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil, Gálix eta Galtzagorri elkarteen laguntzaz ikusi du argia. Gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta gailegoz sortutako olerkiak bildu dituzte, besteak beste egile hauenak: Rafael Alberti, Miguel de Unamuno, Federico Garcia Lorca, Juan Ramón Jiménez, Joana Raspall, Miquel Desclot, Olga Xirinacs, Joan Margarit, Juan Kruz Igerabide, Karlos Linazasoro, Miren Agur Meabe, Xabier Olaso, Joxan Ormazabal, Ana María Fernández, Antonio García Teijeiro, Xoan Babarro eta Helena Villar.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...