Aitak larunbat goizetan ere lan egiten zuen, eta, hortaz, larunbat arratsaldea baliatzen zuten denboraldirako arropa erosteko. Egun Baluarte dagoen tokian aparkatzen zuten autoa. Orduan gutxi ziren lur azpiko aparkalekuak Iruñean. Arratsalde luzeak izaten ziren haiek. Alde zaharreko zapata dendetatik ibiltzeak aspertu egiten zuen, baina ez zuten herrirako bidea hartzen goitik behera jantzi arte. Amak ez zuen etsitzen horretan. Aukera zuenean aitarekin batera Iruñezarrera joaten zen merendatzera. Sabaia urdaiazpikoz betea zegoen orduan. Han beti bazen ezagunen bat. Unzura joatea gustatzen zitzaion oso handia zelako: solairu bat baino gehiago zuen eta, inportanteagoa zena, eskailera mekanikoak. Beti izaten zen eskualdekoren bat bertan. Duela egun batzuk itxi zuten Unzu. Askoz lehenago itxi zituzten Alonso, Chile... Orain Corte Inglesa dago, eta gune komertzial handiak hiriko kanpoko aldean. Ez daki desagertutako tokiekin batera desagertu ahal direla oroitzapenak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!