«Merkatua ez da kulturaren berezko balio bat»

  • Munduko hainbat hirik (Montreal, Porto Alegre, Bogota, Bartzelona, Stockholm...) duela hiru urte adostu zuten agiria da Kulturaren Agenda 21. Kulturak hirien politikan leku nabarmena izatea, hiritarren parte-hartzea sustatzea eta kultura garapen jasangarriaren, gizarteratzearen eta hazkunde ekonomikoaren ondoan jartzea du xede. Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak (CGLU) nazioarteko erakundearen Kultura lan-taldeko koordinatzaile Jordi Pascualekin izan gara, Kulturaren Agenda 21en aplikazioa zertan den jakite aldera.
Jordi Pascual
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2005etik du CGLUren Kultura lan-taldearen presidentetza Bartzelonako Udalak. Epea luzatu dezake, baina horretarako udal hauteskundeen ostean osatzen den gobernu taldeak presidentetzari eusteko apustua egin beharko du eta urrian CGLUk Jejun (Hego Korea) egingo duen kongresuan hautatua izan. Jordi Pascual koordinatzaileak (Bartzelona, 1968) gertutik jarraitu du Kulturaren Agenda 21en ibilbidea, Porto Alegreko bileretan eta Agendaren idazketa batzordean parte hartu baitzuen, eta orain arte egindako lanaren balantzea egin digu.

Duela 3 urte sortu zenuten Kulturaren Agenda 21 agiria. Zein balantze egiten duzue orain arteko ibilbideaz?

Oso positiboa. Onartu zenean zerbait eskatu behar bazitzaion, CGLUko hirietatik at, tokiko gobernuen, nazio gobernuen eta nazioarteko erakundeen eremuan ezaguna izatea zen eta gaur egun bada, Unescon, Europako Kontseiluan eta gizarte zibilaren hainbat erakundetan. Halaber, asko hazi da bai Kulturaren Agenda 21 onartu duten hirien kopurua bai onartu gabe berau erabiltzen ari diren hiriena. Modu batera edo bestera Kulturaren Agenda 21ekin loturaren bat duten 200 erakundeko zerrenda daukagu.

Ezagunagoa beharko luke izan, baina tira. Zaila da iraunkortasunaren eta garapenaren hiruki bertutetsuan eragitea, alegia, hazkunde ekonomikoaren, gizarte integrazioaren eta ingurumen orekaren hirukia zabaltzea eta kulturarekin –memoriarekin, sormenarekin, aniztasunarekin, ezagutza kritikoarekin...– lauki bihurtzea. Hamar-hamabi urteko lana da hori. Hiriek euren ekarpena egin dezakete. Hala ere, estatuek dute erantzukizun handiena, haiek baitaukate subiranotasuna.


Dokumentua onartuta, zein dira hiriek edo erakundeek ematen dituzten hurrengo pausoak?


Hiruzpalau oinarri funtsezkoak dira. Kultura hiri garapen estrategien erdigunera eramatea da bat. Garrantzitsua da politika kultural indartsu bat izatea, baina gaur egun kultur helburuek udalerriko egitasmoetan eta plangintzetan ere egon behar dute.

Bigarren gomendioa hiritarren partaidetzari buruzkoa da. Hirugarren gomendioak zeharkakotasunarekin du zerikusia, kultur gaiek gizarteratze gaiekin, aberastasuna sortzearekin, hezkuntzarekin harremana izateko beharra azpimarratzen du.

Azkenik, hiri batek aplika ditzakeen lau tresna aipatzen dira: Udalak tokiko plan bat egitea kultur eragileekin, udal batzordea osatzea, kultur eskubide eta betebeharren karta sortzea eta herriko kultur inpaktuaren azterketa egitea. Hiri gehienek lehen bi gomendioak jarraitzen dituzte, apenas dagoen azken biak garatu dituen hiririk.

Zein ekarpen egiten dira Unescoren beste deklarazioekin edota nazioarteko agiriekin alderatuz?


Ez dago kultur politikekiko tokiko gobernuen konpromisoa eskatzen duen beste nazioarteko dokumenturik. Normalean gai hauek estatuek lantzen dituzte eta gero pixkanaka herri gobernuetara heltzen dira. Kulturaren Agenda 21arekin alderantzizkoa gertatzen da.

Baina gaur egun, hiri batzuk sormena hitz gakoarekin soilik ari dira lanean kultur arloan: industria sortzaileak, kultur industriak, balio erantsia, merkatua, sortzaileena bakarrik den arloa... Agenda 21ek dio hori guztia beharrezkoa dela, baina egungo politikek kultur aniztasunarekin, hiritarren partaidetzarekin eta merkatuari begiratzen ez dioten kultur ekipamenduekin ere badutela zerikusirik. Kulturaren berezko balioekin du zerikusi gehiago, eta merkatua ez da kulturaren berezko balio bat, bai ordea sormena, memoria, ezagutza kritikoa...

Dokumentuak kultur eskubideak giza eskubideen parte direla dio, ez direla bigarren mailakoak. Era berean, hiritarren kultur askatasunaz dihardu.


Kultur eskubideez hitz egitea oso konplexua da. Pentsamendu korronte batzuk eskubide kolektiboen alde egiten dute eta kolektiboa esatean bozeramaileak dituen komunitate batez ari dira, eta horiek kolektiboaren benetakotasunaren exegesia egiten dute. Horrek eztabaida sortzen du kolektiboak bozeramailerik ez duela behar uste dutenengan. Kulturaren Agenda 21ek dio kultur askatasuna indibiduala dela eta horrek esan nahi du bakoitza komunitate baten edo batzuen partaide dela, baina berak nahi duenaren partaide.

Agenda edozein fundamentalismoaren aurrean lerro sendo bat jartzen saiatzen da, eskubideak interpretazio kulturalaren aztergai izan behar direla diotenen aurrean bereziki. Ezin da defendatu giza eskubideei erasotzea onartzen dugula arrazoi kulturalengatik.

Hiritarrak kulturalki aktiboak eta sortzaileak izatea sustatzen du Agendak. Hori ez da lortzen erraza.


Oso zaila da. Lehen Mundua deitutakoaren hiri batean kultur etxe eta liburutegi bidezko hurbiltasun politika batekin egin daiteke. Eta garapen bidean den herrialde bateko hiri batean, espazio publikoen sustapenaren eta haien diseinuan hiritarren parte-hartzearen bidez lor liteke. Agiriaren mezua hauxe da: kultura dinamikoa da eta zuk bizi zaren lekuko kultura aldatzen, osatzen, garatzen lagun dezakezu, eta hala behar zenuke gainera, bizitza betea izatera iristeko.


Zer proposatzen da kultura gutxiagotuen gainean?


Bi artikulu oso garrantzitsu daude. Kultura gutxituek aniztasunari laguntzen dutela esaten da, ez direla estatikoak, biziak baino. Erabateko onarpen eta babesa merezi dute eta mundu osoan konpromisoa behar da jarraipena izan dezaten. Aspalditik datoz eta denen erantzukizuna da haien segida.

Dokumentuaren lehen oinarriak kultur aniztasuna babesteaz dihardu. Mundu geroz eta globalizatuagoan, nola berma daiteke hori?


Kultur aniztasunaren kontzeptua oso korapilatsua da. Esaterako, Frantzia kultur aniztasunaren babesle sutsua da nazioartean. Baina aniztasuna kanpora begira defendatzen du, ez ordea barrurantza. Frantziak ez du Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna sinatu. Ez dago koherentziarik.

Edozein erakunde ofizialek honen gainean pentsatu behar luke, ez bakarrik estatuek, baita estatuz gaindiko erakundeek, autonomia erkidegoek eta hiriek ere. Serio hartu beharra dago, gizateriaren ondare baita. Era berean, lurralde berean bizi diren pertsonen arteko elkarrizketa bideak bermatu behar dira.

Agendak eskaera batzuk egiten dizkie estatuei, adibidez, aurrekontuaren %1 gutxienez kulturara bideratzea. Espainiako Estatuak betetzen al du?


Zaila da Espainiako Estatuarena jakitea, ziurrenik autonomia erkidegoak Madrileko gobernu zentrala bezain estatu baitira. Kataluniak %1etik gora bideratzen du eta egungo gobernuak %2tik gora bideratzea du xede. Euskal Herriko kasuan konplikatuagoa da datua aztertzea, foru aldundiak ere estatu baitira eta zaila da zifrak bateratzea. Atzerrian, Frantzian, Finlandian, Kanadan... betetzen dute eskakizun hau.

Nazioarteko erakundeei ere egiten die gomendiorik.


Mezua bikoitza da: kultura garapen planetan agertzea eta hiriak gobernu nazionalen inplikazioa eskatzen duten estrategietan ere egon daitezela. Alegia, Munduko Bankuak kultur proiektuak finantzatzea, Nazio Batuen Garapenerako Funtsak kultura ere kontuan izan dezala garapen planetan eta, era berean, ez dezatela erakunde hauek kultura aniztasuna sustatzeko planik martxan jarri estatuekin bakarrik hitz eginda, hiriekin ere hitz egin dezatela.

Zein izango dira Kulturaren Agenda 21en hurrengo pausoak?


Ahalmen operatiboa nahi genuke datorren hirurtekorako, hiriei agiriarekin zerikusia duten tresnak martxan jartzen lagundu ahal izateko. Horretarako, beharrezkoa da diru funtsak izatea. Heziketa lana ere egin nahi dugu, hiritartasun aktiboarekin, lurraldetasunarekin, hurbiltasunarekin, sormenarekin zerikusia duen kultur politiken paradigma berri honen inguruko heziketan asko baitago egiteko. Lan asko dugu aurretik.

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude